Donostiako Jazzaldia 2023: Hakuei Kim

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Uztailak 25
  • Donostiako Jazzaldia 2023: Hakuei Kim

Hakuei Kim 1975ean jaio zen Kioton, eta Sapporon hazi zen, korear eta japoniar jatorriko familia batean. Nerabezaroaren amaiera aldera Sydneyra lekualdatu zen. Bertan, Mike Nocken tutoretzapean, Jazza eta inprobisazioa ikasi zituen Sydneyko Musika Kontserbatorioan.

Australian eman zituen urteetan, Hakuei Kim gazte talentudun emergente gisa irmotu zen bertako eszenan. Open the Green Door (2005) bere estreinako albuma grabatu ondoren, Tokiora itzuli zen; bertan bizi da oraindik, eta hamar disko argitaratu ditu harrezkero.

Kim, pianista, konpositorea eta moldatzailea, bai nazioarteko bai Japoniako Jazzaldietan aritua da: Yokohama Jazz Promenade, Sapporo City Jazz, Hong Kong International Summer Jazz Festival, Gwangju International World Music Festival, Detroit Jazz Festival...

Bere musika ederra ideia erritmikoez, dinamismoz eta etenaldiez, mugimenduz eta baretasunez betea dago.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Uztailak 25
  • Ordutegia11:00
  • Lekua San Telmo Museoa
    Zuloaga Enparantza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web San Telmo Museoa

Non

Euskadi, auzolana