Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023: Kai Nakai

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Abuztuak 5
  • Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023: Kai Nakai

Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023ren barruan.

Kai Nakai ahots eta espiritu askea da. Emakumezko ahots indartsu eta independente honek, urban estiloen paleta osoa eskaintzen du, konplikaziorik gabe, genero estereotipoak alde batera utzita, errealitate berriak sortzen dituzten pentsamendu eta erritmo libreen bitartez. Gasteiztik datorren haize freskoa bezala, Kai Nakaik euskaraz abesten du eta euskal kultura irudikatzen du.

Horrenbestez, ez da harritzekoa Andre Maria Zuriaren jaietako kontzertuetarako taldeak eta artistak proposatzeko 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako inkestan bere izena agertu izana.

“Baimenik gabe” lehenengo diskoa kaleratu zuenetik, askatasuna sustatzen duten letrei esker, gizarteak urteetan ezarri dituen patroiak deuseztatu nahi ditu.

Ildo berdina jarraituz, “Maitia” izeneko bigarren diskoan, maitasun-istorio baten faseak aurkezten dira 5 abestiren bidez: lehen maitasunetik hasi, maitasun toxikotik igaroz, norberaren maitasuna, maitemina eta benetako maitasuna lortu arte. Gasteiztik mundura,

Gaur egun, Kai Nakai disko berrian lan egiten ari da, eta 2023aren amaieran kaleratuko du.

Kai Nakaik bere ahotsa altxatzen du, berdintasuna oinarri eta aurreiritziak alde batera utzita, gizartea zutik jartzeko. Eta zuk, bat egingo duzu aro berri honekin?

 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Abuztuak 5
  • Ordutegia23:59
  • LekuaAihotz plaza
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non