Gasteizko Jaiak 2023: "Buenrollistas - El show sin etiquetas"

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Abuztuak 5
  • Gasteizko Jaiak 2023: "Buenrollistas - El show sin etiquetas"

Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023ren barruan.

Etiketarik gabeko show-a: Buenrollistak? Hau zer da? Umorezko bakarrizketa? Hitzaldi motibazionala? Ikuskizun interaktiboa? Bada, agian denetik pixka bat, edo agian horietatik batere ez. Agian barre egingo duzu, agian gogoeta, agian konektatuko duzu… edo dena txinera mandarinera irudituko zaizu, auskalo! Beraz, zergatik ez duzu zure burua eramaten uzten, etiketarik jarri gabe?

Azkenaldian, esnatzerakoan, «tira, beste egun bat gehiago» pentsatu ohi baduzu, asteburua iristeko egunak zenbatzen badituzu, Netflixekin denbora gehiago pasatzen baduzu zure buruarekin eta zure jendearekin baino, hau da zure ikuskizuna.

Víctor Parradok, “Quien poco ríe, vive a poco” Tedx hizlariak, zain onarekin bizitzeko gakoak ekarriko dizkigu. Ospe handiko enpresetan komiko, showman eta hezitzaile gisa aritzen da, eta lagunduko dizu umorearen bidez zure egunerokotasuna modu positiboan (edo positiboagoan) bideratzen. Zure bizi-esperientzian oinarritutako ikuskizun inspirazional honetan, zure zorionaren arduradun bakarra nor den deskubrituko duzu… zu zeu!

"Buenrollistras” bakarrizketa Umorearen Txokoan izango da ikusgai, Andre Maria Zuriaren jaietako espaziorik freskoenetakoan, alegia. Umorearen txokoak Prado parkean milaka pertsona biltzen ditu urtero, dibertitzeko eta barre egiteko irrikaz, izen handiko bakarrizketarien stand up comedy estiloko ikuskizun horiei esker.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaVíctor Parrado
  • Data 2023(e)ko Abuztuak 5
  • Ordutegia19:30
  • LekuaPrado parkea
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania

Non