Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023: Cristian Brown

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Abuztuak 6
  • Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023: Cristian Brown

Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023ren barruan.

Cristian Brown abeslariaren ibilbide musikala 2019. urtearen amaieran hasi zen, auzoko neska-mutilek bultzatuta, bere lehen abestiak konposatzera eta grabatzera animatzen baitute. Handik gutxira, bakarka, bere lehen kontzertuak ematen hasi zen, flamenkoa, popa eta reggaetona nahasten dituen artista bezala aurkeztuz eta Nyno Vargas, Maka eta Malumaren eragina aitortuz.

Abesti bakoitzean desamodioari, ametsei eta bizitzari hitzak jarriz konposatzeko eta adierazteko duen moduak atentzioa eman die beste artista batzuei eta haientzako abestiak sortzera gonbidatu izan dute.Era berean, publikoaren txera izatea lortu du. Izan ere, Cristian Brown Andre Maria Zuriaren jaietako kontzertuetarako taldeak eta artistak proposatzeko 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako inkestan bosgarren suertatu baitzen boto kopuruan.


Laburrean

Non