Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023: Willis Drummond

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Abuztuak 7
  • Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023: Willis Drummond

Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023ren barruan.

Zazpi estudioko diska, argazki liburu bat, ehunka kontzertu, emanaldi txalotuak ARF, Sonorama, Tsunami Xixon, Hatortxu Rock, Monkey week, EHZ, MAZ edo Resurrection Fest bezalako festibaletan, eszenatokia Placebo, The Mars Volta, Black Sabbath, Berri Txarrak, Gojira eta beste askorekin konpartituz. Euskal Herriko talde aktiboenatarik bat dugu Willis Drummond.

Influentzien aldetik, taldearen musika Euskal Herriko Rockan sailkatzen bada ere, Seattle-ko eszena, Washington DC-tik datorren punka eta Australiako Rock'n'Rolla aipatzen dira askotan Willis Drummond taldearen musikaren definitzeko.

“Hala ere” izeneko zazpigarren diska aurkezteko itzuli eder eta luze bat hasi dute 2023. urtean, Europan zehar, Japoniara eta lehen aldikotz Hego Koreara joango dena.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Abuztuak 7
  • Ordutegia23:59
  • LekuaAihotz plaza
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non