Gasteizko Jaiak 2023: "Situaciones incómodas"

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Abuztuak 7
  • Gasteizko Jaiak 2023: "Situaciones incómodas"

Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023ren barruan.

Mundu guztiak “Zorionak zuri” kantatzen dizun unean, zer egin eta nora begiratu ez jakitea. Norbait agurtzen duzunean, ezezagun bat agurtu duzula konturatzea. Zure gurasoekin telebista ikusten ari zarenean, eszena beroak agertzea. Leporaino dagoen igogailu batean sartzean, sabela zarataka hastea.

Horiek dira guk guztiok egunero bizi ditugun egoeretako batzuk, gure saltsatik kanpo sentiarazten gaituztenak. Hain zaude deseroso, ez dakizu nola irten estualditik. eta zure erosotasun-eremutik kanpo gelditzen zara.

Gizakiaren portaera sakon aztertu ondoren, ikuskizun honek egoera deseroso horietatik modurik airosoenean eta dibertigarrienean ateratzeko modua kontatuko digu. Hainbat egoerei aurre egiten jakingo dugu, izan Guardia Zibilaren kontrol bat, gure aitaginarreben aurkezpena, kisketarik gabeko bainugela bat edo gure etsairik handienari meza batean bakea eman behar izatea.

Ongi etorri mundu guztiarekin (anonimo zein ospetsu) enpatizatzen duen bakarrizketa dibertigarri honetara. Pedro Sanchezek, Mariano Rajoyk, Miguel Bosek eta Luis Miguelek, besteak beste, euren balentria sinestezinak kontatuko dizkigute, ordura arte genuen ikuspegia aldatuko digun umore-dosi handi batez lagunduta.

Pasako al dugu “tarte txar” bat elkarrekin barrezka?


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaManu Badenes, Marcos Arizmendi
  • Data 2023(e)ko Abuztuak 7
  • Ordutegia19:30
  • LekuaPrado parkea
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania

Non