Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023: Huntza

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Abuztuak 8
  • Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023: Huntza

Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023ren barruan.

Foruen plaza Huntza taldearen agur-biraren lekuko izango da, ia hamarkada bateko ibilbidearen ondoren, urte hasieran banandu egingo zela iragarri baitzuen.

«Azkena balitz bezala» izenburupean, Huntzak hitz ematen du horrela gozatuko duela geratzen zaizkion emanaldi guztiekin.

Huntzak ia hamar urte bete ditu trikitixa eta euskara doinuak Euskal Herriko eta munduko txoko askotara eramaten.

250 kontzertu inguru eskaini, 30 abesti baino gehiago sortu eta argitaratu ditu ondutako hiru diskoetan: Ertzetatik (2016an), Xilema (2018an) eta Ezin ezer espero (2021ean).

Oihartzunik handiena "Aldapan gora" abestiarekin lortu zuen, YouTuben ikustaldi gehien izan zituen euskarazko abestia izan zena, ia 14 milioi erreprodukzio lortuz.

Izan ere, Andre Maria Zuriaren jaietako kontzertuetarako taldeak eta artistak proposatzeko 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako inkestan bozkatua izan zen taldeetako bat da Huntza.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Abuztuak 8
  • Ordutegia23:59
  • LekuaForuen Plaza (Gasteiz)

    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non