Gasteizko Jaiak 2023: "Adictos"

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko abuztuaren 8(e)tik 2023(e)ko abuztuaren 9(e)ra
  • Gasteizko Jaiak 2023: "Adictos"

Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023ren barruan.

Adictos eragiten gaituen eta agertoki baten gainean oso gutxitan jorratzen den arazo bati heltzeko beharretik sortzen da: zenbateraino gaude teknologiaren mende? benetan libreak al gara? zer nolako gizartea eraiki dugu? nolakoa da etorkizunak dakarkigun panorama? merezi al dugu “gizaki” kalifikatzailea?

Adictos antzezlanak inguratu eta astintzen gaitu, eta paisaia berri eta garaikide baten aurren jartzen gaitu. Estela Anderson nazioartean ospe handia duen zientzialaria da, eta deskubritu du aspalditik lanean ari den proiektua gizateriaren kontra erabiliko dela. Ohiz kanpoko adimeneko emakume hau Lola Herrerak haragituko du.

Soler doktorea abangoardiako ospitale bateko Psikiatria Saileko burua da, eta Lola Baldrichek gorpuztuko du.

Eta Eva Landau kazetari eta idazle ospetsua Ana Labordetak hezurmamituko du.

Hirurak ustekabeko emozioz betetako abentura sozial eta politiko batean murgiltzen dira.

Enigma hutsa. Antzerkia.

  • Artistak: Antzezleak: Lola Herrera, Lola Baldrich, Ana Labordeta
  • Konpainia: Pentación espectáculos
  • Egilea: Autores: Daniel Dicenta Herrera, Juanma Gómez eta Zuzendaria: Magüi Mira
 

Laburrean

Non