Gasteizko Jaiak 2023: "Kilimaterioa"

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Abuztuak 8
  • Gasteizko Jaiak 2023: "Kilimaterioa"

Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2023ren barruan.

Zer gertatzen da emakumearen bizitzan klimaterioan sartu eta menopausia ate joka dagoenean? Nola sentitzen gara? Alboan duguna akabatzeko moduan gaude. Suminkortasunez beteta abanikoen erreginak bilakatzen gara. Eraldaketa prozesu honek bestelakoak ere ematen dizkigu.

KILIMAterioak klimaxera iristeko autopista bilatzen ari denean klimaterioarekin topo egiten duen emakumearen ibilerak kontatuko ditu, bakarrizketa eta bertsoak uztartuz elkarrizketara bidea egiteko.

Emakume helduak oholtza gainean, sortzaileak, sorginak, bakoitza egoera eta ziklo desberdin batean murgilduta gaiari umorez eta konplexu gabe heltzeko gogoz.

Estreinaldi ederra izango da saio bakoitza, jolasak eta inprobisazioak lagundutako akelarre txiki bat.

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaKaitin Allende, Iratxe Ibarra, Oihane Perea eta Irati Anda
  • Data 2023(e)ko Abuztuak 8
  • Ordutegia19:30
  • LekuaPrado parkea
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non