Goxua'n Salsa

Burlada/Burlata 2023(e)ko Abuztuak 14
  • Goxua'n Salsa
  • Goxua'n Salsa

Iruñeko Zentral aretoan egin berri duten sold out-aren ondoren, Goxua'n Salsa taldeak data berriak aurkezten ditu Euskal Herrian. Kolonbiar-nafarren saltsa-erritmoak martxoaren 25ean hurbilduko dira Intxaurrondo Kultur Etxera, apirilaren 30ean Iruñeko Txantrea auzoko festetara, maiatzaren 27an Tolosara eta abuztuaren 14an Burlatara. Sarrerak salgai daude lasttour.org eta osopolita.org webguneetan.

Goxua'n Salsa taldea 2020ko urtarrilean sortu zen Iruñean, kulturen arteko lotura berriak bilatu eta saltsa eta musika latinoa euskaraz eginez. Orkestra kolonbiar-nafarrak 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetan New Yorken, Kolonbian eta Puerto Ricon egiten zen saltsa klasikoa interpretatzen du, baina letretan ukitu berritzaile bat emanez; izan ere, genero horretan orain arte sekula ez bezala, euskaraz abesten baitute. Joan den urriaren 28an argitaratu zuten estudioko lehen albuma, 9 abestirekin. Horien artean, saltsa klasikoan, beste genero batzuen bertsio handiak eta gai propioak daude, euskaraz eta gaztelaniaz.

Oso Polita

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Abuztuak 14
  • LekuaBurlada/Burlata
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana