"Artearen Ibilbidea BBK IV: Bizkaiari begira" (GAMIZ-FIKA)

Gamiz-Fika 2023(e)ko irailaren 4(e)tik 2023(e)ko irailaren 11(e)ra
  • "Artearen Ibilbidea BBK IV: Bizkaiari begira" (GAMIZ-FIKA)

BBK La Ruta del Arte - Artearen Ibilbidea dibulgazio artistikoko programak laugarren denboraldia hasiko du, ibilera berriarekin; oraingo honetan, Bizkaiaren irudia erakustea izango du helburu, artearen historiako hainbat garaitan 30 artistak egindako 36 lanen bitartez. Hala, “Bizkaiari begira” jarrita, lurraldearen “erretratu” bat marraztuko da adierazpen artistikoen bidez (32 margolan, hiru kartel, bi argazki eta collage bat), kronologia zabalean zehar, XVIII. mendeko azken hamarkadetatik XXI. mendeko lehenengora arte.

Irudiek Bizkaiko ikonografia eta geografia jasotzen dute, nola landa-guneak, Kantauriko kostaldea eta horko portuak (Bermeo, Elantxobe, Plentzia eta Abra, esaterako), hala Durango, Balmaseda, Gernika-Lumo, Busturialdea-Urdaibai eta bestelako udalerri eta eskualdeetako hiri eta industria giroko paisaiak (Bilbao, Erandio, meatze-herriak). Era berean, Unamunok esan zuen moduan, giza presentzia, herritar jendea, paisaian urtzen da Bizkaiaren idiosinkrasia irudikatzen duten jardueretan: itsasoko jendearen lana, baserritarrena eta lantokietako beharginena, prozesioak eta mistizismoa, aisialdia erromerietan eta estropadetan, bolo-jokoa eta bertsolaritza... kultura eta historia. Friso zabal-zabala da, hasi Luis Pareten eszena idealizatuekin, eta Agustin Ibarrolaren salaketa politikoarekin amaitu. 

Babeslea: BBK

Erakusketa ikusgai egongo den udalerriak

Artearen Ibilbideak museoaren bildumako obren kalitate handiko erreprodukzioak jarriko ditu gune publikoetan. Horretarako, hurrengo hilabeteetan (maiatzetik azarora) programa iritsiko den Bizkaiko 28 udalerrietako udalen laguntza izango du; horietako bakoitzak astebetez hartuko dute ekimen hau, topagune publiko irisgarrietan eta aire zabalean: Bilbao, Barakaldo, Muskiz, Portugalete, Trapagaran, Abanto-Zierbena (Las Carreras), Balmaseda, Getxo, Plentzia, Bermeo, Mundaka, Elantxobe, Nabarniz, Gernika-Lumo, Mungia, Gamiz-Fika, Erandio, Sestao, Bakio, Gordexola, Ugao-Miraballes, Basauri, Etxebarri, Lezama, Amorebieta-Etxano, Iurreta, Garai eta Durango.  


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko irailaren 4(e)tik 2023(e)ko irailaren 11(e)ra
  • LekuaGamiz-Fika
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana