Galdakaoko Jaiak 2023: egitaraua (Santakurtzak)

Galdakao 2023(e)ko irailaren 8(e)tik 2023(e)ko irailaren 17(e)ra
  • Galdakaoko Jaiak 2023: egitaraua (Santakurtzak)

2023ko Santakurtzetako kontzertu nagusia zein taldek emango duen erabaki dute Udalak eta Jai Batzordeak: Galdakaoko jai nagusietarako proposamenak batzerakoan sarritan errepikatu den talde batek joko du irailaren 16an, Santakurtzetako azken larunbatean: En Tol Sarmiento taldeak.

Orain, herritarrei dagokie beste kontzertuak aukeratzea. Horretarako, aurrez herritarrek egindako proposamenak oinarri hartuta, multzokako banaketa publiko egin da eta 16 urtetik gorako galdakoztarrek bozkatu eta erabakiko dute zeintzuk dituzten gustukoen, eta beraz, egun bakoitzen nork joko duen. Pertsona bakoitzak egun bakoitzeko talde bakarra bozkatuko du.

Hauek dira galdakoztarrek hautatu ahalko dituzten taldeak: 

Irailaren 8rako, ostiralerako:

  • Iseo & Dodosound
  • Soraya
  • Tribade

Irailaren 9rako, larunbaterako:

  • Esne Beltza
  • Kaotiko
  • Kulto Kultibo

Irailaren 15erako, ostiralerako:

  • The bond scot band
  • Asgarth
  • EH Sukarra?

Bozketarako epea zabaldu da dagoeneko eta hilaren 31ra arte egongo da zabalik, honako modu hauen bidez:

  • Udaleko parte hartze plataformaren bitartez: erabaki.galdakao.eus 
  • Herrian barrena jarriko diren hautetsonzietan:
    - Finkoak jarriko dira Torrezabal Kultur Etxean, Aperribaiko liburutegian, Urreta kiroldegian eta udaletxean.
    - Ibiltariak, aldiz, gaur, hilak 18, Juan Bautista Uriarte kalean eta Lehendakari Agirre plazan egongo dira 18:00etatik 20:00etara. Bihar, Santi Brouard enparantzan, 19:00etatik 21:00etara, eta larunbatean, 20an, Iturrondon, 12:00etarik 14:00etara. Lan hori egiteaz Jai Batzordeko elkarteak arduratuko dira. 

Galdakaoko Udalak esker berezia eman nahi die Jai Batzordea osatzen duten elkarteei egiten duten lanagatik eta gogoratu nahi du haiek gabe ezinezkoa litzatekeela ditugun moduko Santakurtzak izatea. 

.galdakao.eus

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2023(e)ko irailaren 8(e)tik 2023(e)ko irailaren 17(e)ra
  • LekuaGaldakao

Non

Euskadi, auzolana