Beltza Weekend 2023: Akatz

Pamplona/Iruña 2023(e)ko Irailak 9
  • Beltza Weekend 2023: Akatz
  • Beltza Weekend 2023: Akatz

Beltza Weekend 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan.

Beltza Weekend jaialdiak bosgarren edizioa beteko du aurten, irailaren 7,8 eta 9an. Horregatik, kartel oso berezia prestatzen saiatu gara. Lortu dugun edo ez, publikoak esango du, baina Eli ‘Paperboy' Reed estatubatuarra eta J.P. Bimeni Burundiko abeslaria izango ditugu kartelburu. Soul eta R&B-aren bi luminaria dira, eta beren gaztetasunagatik, ahots handiengatik, presentzia eszenikoagatik, estiloagatik eta egiten dituzten konposizioengatik nabarmentzen dira.

Horiekin batera, The Ready Mades Parisko beat&soul taldea eta The Four Breakers, soul elektrikoa jorratzen duen Santanderko laukotea arituko dira, biak ala biak Iruñean lehen aldiz arituko direnak, hain zuzen ere.

Aipatutako lau talde hauek Zentral aretoan irailaren 8an, ostirala, eta 9an, larunbata, egingo diren kontzertuetako protagonistak izango dira. 

Gainera, beti bezala, doako bi kontzertu izango ditugu aurten ere. Hasteko, The Titanians Iruñeko taldea izango dugu Rockcollection aretoan, hilaren 7an, ostegunarekin. Oktanaje altuko roots-reggaea zabalduko du. Aurtengo lehen kontzertua izanen da. Bigarrenik, Akatz talde bilbotarra arituko da, ska eta reggae doinuak ekarriko dituena, zuzeneko fidagarri, dibertigarri eta koipeztatu batekin, hilaren 9an, Zaldi Zurian egingo den eguerdiko bermu saioan.

 

Akatz (Ska-reggae, Bilbao)

 

Akatz taldea musika jamaikarreko Bilboko big band txiki bat da. 30 urte eman dituzte jada eszenatokiak erretzen. Denbora guzti honetan, Akatz doinu jamaikarren erreferente bihurtu da gurean eta hemendik kanpo. Izan ere, taldea mila bataila, kontzertu eta grabaziotan hazi eta handitu da, berezko musika-nortasuna lortu arte. Topikoa? Baliteke. Baina, egia esan, Akatz feeling handia duen konboa da,  publikoa lehen konpasetik kutsatzen duena: giro ona ziurtatu ez ezik, zuzeneko sendoa eskaintzen dute. Iruñean beren laugarren LPa, Yuyu (Brixton Records, 2021) aurkeztuko dute.

Akatzek Jamaikako musika –ska eta reggaea– hartzen du oinarritzat, soinu identifikagarria, freskagarria eta aldarrikatzailea sortzeko. Baina, gainera, beren musikan rhythm and blues, soul, jazz, swing, latin, Brazil, eta abar aurki ditzakegu. Trajez eta kapelaz jantzitako bederatzi musikarik defendatzen duten koktel izugarri bat dakarte. Akatz Bilbotik Alemaniara bidaiatu da Mexikotik igaroz. Iruñean bermu formatuan joko dute. Swing izugarria duen talde gozagarria. 

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Irailak 9
  • LekuaZaldi Zuria
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan

Non