Dantza Hirian 2023

Hondarribia 2023(e)ko irailaren 9(e)tik 2023(e)ko irailaren 24(e)ra
  • Dantza Hirian 2023
  • Dantza Hirian 2023

Dantza Hirian jaialdiaren 18. edizioa, hiri-paisaietako mugaz haraindiko dantza-jaialdia, irailaren 9tik 24ra ospatuko da Baiona-Donostia Euskal Eurohirian, eta 6 udalerritan barrena ibiliko da: Irun, Biarritz, Donostia, Errenteria, Hendaia eta Hondarribia.

12 pieza laburrez osaturiko programazioa izango du, horiek guztiak doakoak, dantza garaikidea antzokietatik atera eta publiko guztiarengana hurbiltzeko helburuarekin. Dantza Hirian jaialdiak koreografia-hizkuntzen aniztasuna ezagutarazi nahi du, tokiko, nazioko eta nazioarteko artisten azken joeren aldeko apustua eginez.

Hainbat leku enblematiko aukeratu dira horretarako: Konstituzio Plaza, Bulebarra, Ijente kalea eta Nautikoa, Donostian; San Juan Plaza, Irunen; Herriko Plaza eta Xabier Olaskoaga, Errenterian; San Pedro kalea eta Santiago Plaza, Hondarribian; Gaztelu Zahar frontoia, Hendaian; eta Place Bellevue eta Udal Kasinoko ataria, Biarritzen.

Dantza garaikideko beste izen nabarmenen artean, jaialdiak hainbat euskal artista ezagunen piezak ekarriko ditu Eurohirira, hala nola Asier Zabaletaren Ertza konpainia gipuzkoarrarenak. Ertza konpainiak 19 urtetik gorako ibilbidea du eta hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu, besteak beste kaleko ikuskizun onenaren Max Saria. Bere lanek ia mundu osoa zeharkatu dute. Oraingoan, Asier Zabaletak bere azken kale-proposamena estreinatuko du Dantza Hirian jaialdian, Marginalia izenekoa.

Lokke konpainiak Doppel-Leo aurkeztuko du, Olatz de Andrés koreografo gipuzkoarrarena. Olatz Bilbon bizi da eta 14 urte baino gehiago daramatza eszenatokietan, Frantzian, Alemanian, Holandan, Erresuma Batuan, Portugalen, Italian eta Espainian.

Eta Lasala konpainia gipuzkoarraren Alive, 2022ko dantza-ikuskizunik onenaren 2022 TAC saria (Valladolideko kaleko antzerki eta arteen nazioarteko jaialdia). Judith Argómanizek, zuzendariak, konpainiaren 10. urteurrena ospatuko du aurten, eta bere lanaren aintzatespena jaso du Euskadin eta Espainiako Estatuan, baita Europan edo urrutiko beste herrialde batzuetan ere, Taiwanen eta Kanadan, esaterako.

Nazioartean, 2Hoang Dance Company-k Falses Memories pieza aurkeztuko du, lehen Mas Danza 2022 saria, Tu Hoang vietnamdarrak eta Hiro Murata japoniarrak sortua eta dantzatua. Gaur egun Rotterdamen bizi dira.

Aipamen berezia egin behar zaie Chey Juradori eta Javito Mariori. Chey Jurado Espainiako dantzari esanguratsuenetako bat da nazioartean. Lau aldiz irabazi du Redbull BCone Spain, Best Showcase izan da Battle Of The Year txapelketan, Juste Debout experimental winner, Best performance Open Your Mind jaialdian, gonbidatua izan da I love this dance proiektuan, eta irabazlea who got the flower? jaialdian, besteak beste. 2022an, RNEren «El ojo crítico» saria jaso zuen dantza kategorian.

Nabarmendu ditzakegun beste konpainia batzuen artean, honako hauek ditugu: Entremans (Galicia), Daniel Hernández (Euskadi), Colectivo Sin Par (Andaluzia) / Gazteen eta Publikoaren Saria SóLODOS 2019 lehiaketan, Colectivo Banquet / Lehen saria Burgos-New York 2020 Nazioarteko XIX. Koreografia Lehiaketan, Jesús Benzal (Madril) eta Colectivo Globo (Galizia) / Finalista Madrilgo 2022ko 36. Koreografia Lehiaketan.

Gainera, elkarlanean eta sinergiak izaten jarraitzen dute ACIELOABIERTO Sarearekin, leku ez konbentzionaletako jaialdien sarea. Horrez gain, obra hau estreinatuko da Aterpean esparruan: VIBRA», Arnau Pérez koreografo katalandarrarena. Single soloa ere aurkeztuko digu, Solo Tanz Theater Festival jaialdiko 2022ko lehen koreografia saria (Stuttgart).

Jaialdiak sortutako Aterpean programak dantza garaikidea sortzen eta hedatzen laguntzea du helburu. Programa horrek 26 sorkuntza berriren aldeko apustua egin du hasieratik, duela 16 urte sortu zenetik, eta honako hauek izan dira bere laguntzaile nagusiak: Euskal Kultur Erakundea, Biarritzeko CCN Malandain Ballet, Hendaiako Udaleko Mendi Zolan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Dantzagunea. 2020an Lesakako Udalari eman genion ongietorria, Harriondoa Kultur Etxearen bidez bat egin baitzuen Aterpean programarekin, Dantza Hirianen lurraldea Nafarroara hedatuz. 2021ean, Lekuona Fabrikak (Errenteria), Le Temps d´aimer la danse jaialdiak (Biarritz) eta Labo Uda – Tabakalerak / Kutxa Kultur (Donostia) programak bat egin zuten proiektuarekin.

Dantza Hirian oso proiektu ezaguna da Europako panorama kulturalean; jaialdi bat baino gehiago da, dantza garaikidearentzako plataforma bat, eta topagune artistikorako eta mugaz haraindiko komunikaziorako gunetzat hartzen da.

Dantza Hirian jaialdi ibiltariak arte mota hau ikertu eta gizarte-kohesiorako tresna gisa herritarrengana hurbiltzen du. Eurohiria humanizatzen du, eta haren kultura- eta arkitektura-ondareari balioa ematen dio, arkitekturaren eta dantzaren artean nolabaiteko lotura sortuz.

Dantza Hirian

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2023(e)ko irailaren 9(e)tik 2023(e)ko irailaren 24(e)ra
  • LekuaBiarritz, Hendaia, Irun, Donostia, Errenteria eta
    Hondarribia
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana