Erakusketa honek "El sueño de la sultana" filmaren sortze-prozesuak aurkezten ditu, hainbat ataletan banatuta, artistaren estudioa bailitzan. Filma Isabel Hergueraren (Donostia, 1961) animaziozko lehenengo film luzea da. Aldizka, 2016tik, Isabel Hergueraren eta bere taldearen estudioa Tabakalerako Artisten Gunean egon da, eta bertatik filma osatzen duen irudi bakoitzaren konplexutasunari heldu diote.
ISABEL HERGUERA
Artista eta zuzendaria.
Isabel Herguerak Arte Ederrak ikasi zituen Dusseldorfeko Kunstakademie-n (Alemania) eta Animazioa Kaliforniako Institute of the Arts-en (Calarts). Los Angeleseko hainbat animazio-ekoizpenetan lan egin zuen 2003an Espainiara itzuli zen arte Animac (Kataluniako Animazio Zinearen Nazioarteko Erakustaldia) zuzentzeko eta Mugimenduzko Irudien Laborategia (LIM) koordinatzeko eta programatzeko lana bere gain hartzeko. Hainbat film labur zuzendu eta ekoiztu ditu, hala nola La Gallina Ciega (2005), Ámár (2010), Bajo la Almohada (2012), Amore d'inverno (2015) eta Kutxa Beltza (2016). 2005az geroztik, Ahmedabad-en (India) animazio-tailer batean irakasle izan da National Institute of Design-en (NID) eta irakasle gonbidatu da Txinako Central Academy of Fine Arts-en (CAFA). 2017az geroztik, animazioko irakasle titularra da Koloniako Kunsthochschule für Medien-en (KHM). Gaur egun bere lehenengo film luzea zuzentzen ari da: Sultanas Dream.
---
Erakusketa honek "El sueño de la sultana" filmaren sortze-prozesuak aurkezten ditu, hainbat ataletan banatuta, artistaren estudioa bailitzan. Filma Isabel Hergueraren (Donostia, 1961) animaziozko lehenengo film luzea da. Aldizka, 2016tik, Isabel Hergueraren eta bere taldearen estudioa Tabakalerako Artisten Gunean egon da, eta bertatik filma osatzen duen irudi bakoitzaren konplexutasunari heldu diote.
"El sueño de la sultana" ipuin feminista da, Rokeya Hussainek idatzia eta Indian 1905ean argitaratua. Bertan emakumeek gobernatzen duten mundu utopiko eta imaginarioa deskribatzen da, eta filmak, hain zuzen ere, bertatik hartzen du inspirazioa. Filma munduko txoko desberdinetan garatzen da, hala nola, India, Erroma eta Donostian. Hergueraren estilo grafikoa, apartekoa eta guztiz ezaguterraza, modu ederrean dago landua, erakusketaren ibilbidean zehar aurkitu ditzakegun animazioko hiru tekniken bidez: kolore bizi eta gardentasunez beteriko akuakua-relekin, protagonistak Indiara egiten duen bidaia irudiztatzen digu; hennarekin egindako aldi baterako tatuajearekin, artisten talde batek bere burua irudikatzen du "Emakumeen herrialdean"; eta multiplanoaren mahaian animatutako ebakigarriekin, Rokeya Hussainen garaian bizitza nolakoa zen deskribatzen digu.
Irudien arteko aldaketak baliatuta lortu du artistak erritmo zehatza izatea, eta modu sekuentziatuan filmatu ostean, mugimenduaren magia sortu da, filma ikusi bitartean bakarrik agertu eta existituko dena. Materia eta mugimendua dira Isabel Herguerak azken lan anbiziotsuena egiteko erabili dituen elementuak. Bertan, artistak, zinemagile eta irakasle gisa egindako lan-ibilbide luze osoan zehar lortutako ezagutza guztia kondentsatzen du.
Begoña Vicario. Zinegilea.