Arabako Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofizialak (COATARABA) bere 50. urteurrenarekin lotutako hainbat ekitaldi antolatu ditu 2023rako, besteak beste, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean “Zinema eta Eraikuntza” ziklo bat, bai eta bi musika kontzertu eta lau jardunaldi tekniko ere.
Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, Javier Alzaga COATARABAko presidenteak eta Cristina Alonso elkargoko kideak eta Adelina Uriarte idazkariak aurkeztu dute prentsaurrekoan.
“Zineraiki: Zinema eta Eraikuntza zikloa” martxoaren 10etik azaroaren 10era bitartean egingo da, sei saiotan, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren laguntzarekin. Helburua da azpimarratzea eta hausnartzea sektoreak jorratzen dituen alderdien arteko lotura, hala nola auzoak birgaitzea, obra batek ekar ditzakeen buruhausteak, edo eraikuntza prozesu bateko esku hartzaile bakoitzak duen balioan.
Hautatutako filmak
Ostirala, martxoak 10: El manantial (1949)
Ostirala, martxoak 31: En construcción (2001)
Ostirala, maiatzak 12: Los Blandings ya tienen casa (1948)
Ostirala, irailak 15: El inquilino (1957)
Ostirala, urriak 6: Locke (2013)
Ostirala, azaroak 10: El hombre de al lado (2009)
Zinema zikloari buruzko informazio gehiago: https://indd.adobe.com/view/f0f615a2-9723-4784-b4a0-394d31f9bce0