Rataplán 2023 - Barakaldoko Kale Antzerki Jaialdia
Gizon batek bere bizitzako ametsa —etxebizitza bat erosi eta independizatzea— lortzen du. Higiezinen agentziakok esan dio etxebizitza txikia eta zaharra den arren, xarma duela. Argia da, eta bainugela handi bat dauka. Errealitatean, akaso, txikiagoa eta zaharragoa izango da. Eta, akaso, ez du xarma handirik izango. Etxeak bainugela du onena, bai eta txarrena ere. Izan ere, bainugela da etxea.
Iraupena: 55 minutu.