'Dantzari bati isilik begiratzen badiozu, bere gorputza musika izango da. Musika pizten baduzu, gorputz hori entzuten ari zarenaren hedadura bihurtuko da', Judith Jamison.
Abonamendu denboraldiko lehen kontzertu honetarako modu naturalean bat bezala agertzen diren bi arte batzen ditugu, izan ere, ezin dugu dantza ulertu musikarik gabe, ezta barne erritmoa dantzagarririk ez duen musika bat ere. Eta ez ditugu metaforikoki bakarrik batuko, bandaren soinuari bi dantzariren mugimenduak gehituko zaizkio, Celia Dávila eta Daniel Lozano, Dantza Konpainia Nazionalekoak, Arantzazu Susunaga dantzari gasteiztarrak koreografiatuak.
Entzungo dugun musikak leku magikoetara eramango gaitu, hala nola Ural mendietara, Armeniako Alagyaz mendira edo Bakailaoaren Ibilbidea bezalako une bitxietara.
Zuzendaria: Luis Orduña;
Konpositore gonbidatua: Oscar Navarro
* Udal Bandak jotzen duen lehenengo aldia da