Rataplán 2023 - Barakaldoko Kale Antzerki Jaialdia
Karpaty Cirqué, zirku errusiar zahar, tradizional eta prestigiotsua. Hainbat urtez arrakasta izan ondoren, dena lehertzen da; gerrak, epidemiak, gosetea, maitasunik eza, traizioak eta anbizioak, eta ondorioz, zirkua gainbehera etorri zen erabat. Zirku zaharretik bizirik atera zirenek, Katie anaiek eta Pavel Ushkak bidaia luze bat egin zuten leku bila, mundu atsegin baten bila, beren amets bakarra gauzatu nahian, jendaurrean beren artea berriro erakutsi ahal izateko, Bidean, Mimushka trapezista gaztea, eta Bobof dohai ugariko etxegabea aurkituko du.
Iraupena: 60 minutu.