Rataplán 2023 - Barakaldoko Kale Antzerki Jaialdia
Leo Bassiren obra berria, zeinetan gozatu ahal izango dugun barrea aldaeta sozial eta politikorako arma baketsu bilakatu zuen pailazo-leinuaren oinordekoarekin. The Best of Leo Bassik azken urteetako saiorik onenak biltzen ditu. Horietan aurkituko dugu Bassirik dibertigarri eta garratzena, eta ikusleekin —ikuskizunaren alderdirik nagusiena— gehien jolastu eta erlazionatzen dena. Erlijioak, bankuak, eskuina, kapitalismoa... Ezerk ez dio itzuri egiten Italiako pailazoaren kritikari, bera baita konbentzioetatik aske, ikusleei esperientzia zoragarri eta aparta eskaintzen dien artearen ordezkari gorena, non probokazioa bihurtzen den hizkuntza, eta ez helburua.
Iraupena: 90 minutu.