"Picasso. Materia eta gorputza" erakusketa Guggenheim Museoan

Bilbao 2023(e)ko irailaren 29(e)tik 2024(e)ko urtarrilaren 14(e)ra
  • "Picasso. Materia eta gorputza" erakusketa Guggenheim Museoan
    Argazkia: © RMN-Grand Palais (Musée national Picasso-Paris) / Adrien Didierjean © Sucesión Pablo Picasso

Pablo Picassok bere ibilbide artistiko zabalaren hasieratik landu zuen eskultura, Malagako artistarentzat eskultura ez baitzuen bigarren mailakoa bere ekoizpenean. Aitzitik, pinturarekin, marrazkiarekin, grabatuarekin edo zeramikarekin pareka zitekeen adierazpen-modu bat zen; izan ere, ez dago arte nagusirik edo txikirik, sorkuntzaren alderdi ezberdinak adierazteko lengoaia eta material ugari baizik. Gorputza irudikapenaren helburu gailena eta instrumentu nagusia izan zen Picassorentzat bere ibilbidean zehar, eta erakusketa honen funtsezko zutabea ere bada.

Artistak ezin konta ahala estilo erabiliz irudikatu zituen giza gorputzaren formak, formatu eta genero ezberdinen bidez deseraiki eta, ondoren, materia berri batean berreraikiz; eskura zituen baliabide eta objektu guztiak erabiltzen zituen horretarako, eta ordura arte ikusi gabea zen eskultura-multzoa sortu zuen hala. Picasso. Materia eta gorputza erakusketarako aukeratutako eskulturek artistak jorratutako estilo-aniztasun ia amaigabe hori jasoko du. Julio Gonzalezen arabera, Picassoren eskultura-begiradan zetzan haren obra osoa: “Askotan ohartu naiz ez dagoela axolagabe uzten duen formarik. Dena begiratzen du uneoro, forma guztiek zerbait irudikatzen baitute harentzat; eta eskultore gisa, dena ikusten du […]. Nire ustez, Picassoren obraren alderdi misteriotsua, zentro neuralgikoa, horrela deitzerik balego, ‘Eskulturan’ dago; haren obraz hainbeste hitz eginarazi duen eta hainbesteko aintza eman dion horretan”.

Aretoak: bigarren solairua
Komisarioak: Carmen Gimenez eta Lucia Agirre
Egoitzak: Malagako Picasso Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa

IRUDIA:

Pablo Picasso
Irudia: Guillaume Apollinaireren omenezko monumentu baterako proiektua
(Figure : projet pour un monument à Guillaume Apollinaire), 1928
Burdin-haria eta txapa
59,5 x 13 x 32 cm
Musée national Picasso-Paris, dohaintza: Pablo Picasso, 1979, inb. zk.: MP265
Argazkia: © RMN-Grand Palais (Musée national Picasso-Paris)
/ Adrien Didierjean
© Sucesión Pablo Picasso


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko irailaren 29(e)tik 2024(e)ko urtarrilaren 14(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non

Euskadi, auzolana