Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbaok eta Euskal Herriko Unibertsitatea - UPV/EHU-k Arte eta Kultura Garaikideko Praktika eta Teoriako Berezko Masterraren bigarren edizioa jarriko dute, Azkuna Zentroa – Alhondiga Bilbao bezalako zentro bat kudeatzeko eta ezagutza garatzeko interesa duten kultur- eta arte-arloko profesional, sortzaile, ikertzaile eta ikasleentzat.
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok emandako Arte eta kultura garaikideko praktika eta teoriako masterrak behar den prestakuntza eskaintzen du kultura-ekoizpenaren errealitate berria ulertzeko eta lantzeko, ikuspegi aplikatu eta berritzaile batetik, batera uztartzen baititu zorroztasun akademikoa eta kultura-zentro bateko eguneroko praktika. Horrela, prestakuntza benetako testuinguru batean txertatzen da, arte- eta kultura-arloko berrogei profesional baino gehiagoren esperientziaren eta ezagutzaren bidez.
Ezagutzak, tresnak eta trebetasun espezifikoak eskaintzen ditu, gizarte eta kultura garaikideko zentro bateko kultura-kudeaketaren, komisariotzaren eta proiektuen ekoizpenaren alderdi guztiei buruz. Programak gaikuntza ematen du proiektu artistiko bati osorik ekiteko: proposamenaren aurkezpenarekin hasi eta administrazio- eta finantza-kudeaketaraino, ekoizpen teknikoa, marketin- eta komunikazio-plana edo kultura-instituzio publiko eta pribatuekin lankidetza-sareak aktibatzea barne hartuta.
Euskal Herriko Unibertsitatea - UPV/EHU-k eta Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok emandako Arte eta Kultura Garaikideko Praktika eta Teoriako Berezko Masterrak behar den prestakuntza eskaintzen du kultura-ekoizpenaren errealitate berria ulertzeko eta lantzeko, ikuspegi aplikatu eta berritzaile batetik, batera uztartzen baititu zorroztasun akademikoa eta kultura-zentro bateko eguneroko praktika. Horrela, prestakuntza benetako testuinguru batean txertatzen da, arte- eta kultura-arloko berrogei profesional baino gehiagoren esperientziaren eta ezagutzaren bidez.
Profesional, sortzaile, ikertzaile eta kultura- eta arte-arloko ikasleei zuzendua.
Irteera profesionalak: Kultura-kudeatzailea, sormen- eta kultura-industrietako profesionala, proiektuen komisariotza, kultura- eta arte-proiektuen ekoizpena eta teknika, kultura- eta arte-proiektuen tramitazioa.
Ez du metodologia magistralik, baizik eta teoria eta praktika modu organikoan jartzen dira harremanean. Multzo bakoitza modu globalean planteatuta dago: ikuspegi teorikotik eta praktikatik, artistekin elkartzen, beren lanetik jardunez.
Klaustroa osatzen duten profesionalak jardunean daude, eta ibilbidea eta esperientzia dituzte kultura-kudeaketaren eta prestakuntza akademikoaren hainbat arlotan. Haiek parte hartuta, batera bilduko dira ikerketa, zorroztasun akademikoa, pentsamendu kritikoa eta praktika.
Masterra zortzi mintegiren inguruan antolatuta dago, eta horietan gai hauek jorratuko dira, besteak beste: testua eta hitza, artearen euskarriak, kultura eta eskubideak, publiko berrien sorrera, kuradoretza-praktikak, kudeaketa eta artxiboaren garrantzia. Bestalde, zeharkako lau arlo ditu, profesionalizazioarekin, eztabaidarekin, sarearen ezagutzarekin eta taldelanarekin lotuta, eta master-amaierako lana barne hartzen duen multzo bat.
1. KRITIKA, TESTUA, HITZA, IDAZKETA, KONTAKIZUNA
MIKEL ONANDIA, IVÁN DE LA NUEZ
2. IRUDIKETA HIBRIDOAK, BESTE EUSKARRI ETA ERAGIN-TRUKE BATZUK. LEKUALDATZEKO ESTRATEGIAK PRAKTIKA ARTISTIKO GARAIKIDEETAN / GARAIKIDEETATIK ( GARAIKIDEETARAKO
EDURNE GONZÁLEZ, ROSA CASADO
3. ELKARREKIN EGOTEKO ARTEA: ELKARTZEA ETA PUBLIKOA IZATEA GAUR (ONLINE)
MARAL KEKEJIAN, PEPE ZAPATA
4. COPY THIS MUSEUM!!! APROPIAZIOA ETA BIRNAHASKETA COPYRIGHTAREN AROAN
NATXO RODRIGUEZ, FITO RODRIGUEZ
5. KURADORETZAKO PRAKTIKA ETA PENTSAMENDU GARAIKIDEAK. HAU EZ DA ERAKUSKETA BAT
BEA ESPEJO, BULEGOA Z/B
6. KUDEAKETA KRITIKOA / ARTS MANAGEMENT
FERNANDO PÉREZ, ARANTZA LAUZIRIKA, JUAN PABLO HUÉRCANOS / JOSÉ LUIS PÉREZ PONT
7. WORKSHOP-A / ARKEOLOGIAREN IFRENTZUA
IRATXE JAIO Y KLAAS VAN GORKUM
8. IRAGANKORRAREN ARTXIBOAK
ISABEL DE NAVERÁN, USOA FULLAOND
Ezagutu programa osoa hemen