Emakumeak botanikan

Bergara 2023(e)ko urriaren 3(e)tik 2024(e)ko abenduaren 6(e)ra
  • Emakumeak botanikan

<p>Erakusketa honek XVII.mendetik gaur egunera arte emakume botanika ilustratzaile zientifikoen lana erakusten du, artearen, zientziaren eta generoaren arteko harremananak azalduz.</p> <p>Ibilbidea ilustrazio zientifikoaren historiaren aurkezpenarekin hasten da marrazketa eta grabatu klasikoaren emakume garrantsitsuenetako batzuen eskutik, normalean artisten familietakoak zirenak. Ondoren, XVIII.mendetik aurrera, beste kontinente batzuetara egindako bidaiei eta landare exotikoen aurkikuntzari esker, ikonografia botanikoa hedatu egin zela ikus daiteke. Garai horretan agertu ziren espedizio zientifikoetan murgilduz, beren garaiko rola zalantzan jartzeko gai ziren lehen emakumeak. Jarraian, XIX. mendetik aurrera ikonografia botanikoa zabaldu egin zen argazkigintza, mikroskopioa, X izpiak do eskanerra bezalako teknologiei esker, eta emakumeak ere aitzindariak izan ziren tresna horiek erabiltzen.XX. mendeko sortzaileen artean, haien prestakuntza zientifiko eta artistiko sendoa nabarmentzen da, eta horrek iruditeria botanikoa espezializatzea eragiten du. Erakusketa, XXI.mendeko sortzaile gazteen irudiekin amaitzen da, tresna digitalekin lan egiten dutenak eta zientzia adin guztietarako zabaltzen dutenak.</p> <p>Erakusteko honetan aurkezten diren lanen ezaugarri komuna, haien balio estetikoa da, emakumeak botanika irudikatzeko izan duten sentsibilitate artistikoan, zientzia artea eta artea zientzia izan daitezkeela erakutsiz. Baina, gainera, berauen biografien bidez, berdintasunaren bideka nola zabaldu zizkiguten ere erakusten digu.</p> <p> </p>
Museotik

Laburrean

Non