Antzerkiko Nazioarteko Jaialdiaren 48. edizioak “Ikuslea Ikusgai” leloa berreskuratuko du.
2023 urte honetan prestatutako eskaintzak urrian eta azaroan ikusgai izango diren 31 ikuskizun biltzen ditu. Horietan, istorio unibertsalak, gaur egungoen oso antzekoak eta pertsonak protagonistatzat dituztenak kontatuko dituzte. Haietako 10 Euskadiko konpainienak izango dira, 4 euskarazkoak, eta 15 lehen aldiz Euskadin ikusgai izango dira jaialdi honi esker. Urtero bezala, hitzorduak entzute handiko antzezleak bilduko ditu: Vicky Luengo, Ana Belén, Pepe Viyuela, Nuria Espert, Pepón Nieto…
Eskaintzak, gainera, jaialdiaren nortasun-ezaugarriei eutsi die:
- Nazioarteko antzerki-lanei. Hala, 11 ikuskizun programatu dira nazioarteko antzerkigintzako zuzendari nagusien eskutik: Declan Donellan, Gabriel Calderón, Mario Pensotti, Cristina Morganti, Martha Graham Dance Company…
- Estatuko aparteko ekoizpen-lanak: sorkuntza-zentro esanguratsuak iritsiko dira Gasteizera: Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionala, Zentro Dramatiko Nazionala, Meridako Jaialdia eta dramaturgo entzutetsuak (Peris Mencheta, Andrés Lima Iñaki Rikarte, Mario Gas, Pablo Messiez eta Natalia Menéndez).
- Tokiko sorkuntza eszenikoaren aldeko apustu irmoa: Euskadiko konpainia eta artista garrantzitsuen azken estreinaldiak ezagutzeko aukera egongo da: Vaiven Teatro; Hika Teatro, ‘Bidaia’ diziplina anitzeko lana estreinatuko duena, El Mono Habitado, Teatro Paraíso, Proyecto Larrua eta Arabako sorkuntza berriarekin beste hitzordu bat Off Lokal.
- Antzerkia ohikoez bestelako espazioetan. Aurten, gainera, proposamen berritzaileak eta apurtzaileak eskainiko ditu artista hauen eskutik; Marina Otero, Gabriel Calderón, L'Alakran, Cristiana Morganti edo Carlos Muñónen konpainiak Felix Petite Antzokian eskainiko duen proposamena.
- Familientzako eta haurrentzako programazioa: era askotako diziplina artistikoetako 8 proposamen izango dira (zirkua, dantza eta antzerkia). Gainera, Haurtxoak Proiektuaren beste edizio bat ere iritsiko da.
- Antzerkia zabaltzen: jaialdiaren atal honek eztabaidarako, prestakuntzarako eta sorkuntzarako guneak eskaintzen ditu. Aurtengo edizioan, talde artistikoekin egingo diren topaketak eta tokiko artistei zuzendutako [MASA] tailerra izango dira. Bertan, artista horiek jardunbide inspiratzaileak artista ospetsuekin partekatzeko aukera izango dute.
- Irisgarritasuna: gorrentzako eta ikusmen baxuko pertsonentzako emanaldi irisgarriak izango dira. Izan ere, jaialdi honen helburua da kultura denen eskura jartzea.
EGITARAU OSOA
Urriak 5
Urriak 7
Urriak 8
Urriak 11
Urriak 13
Urriak 18
Urriak 19
Sábado 21 octubre
Urriak 22
Urriak 25
Urriak 27
Urriak 28
Urriak 31
Azaroak 2
Azaroak 4
Azaroak 5
Azaroak 9
Azaroak 10
Azaroak 11
Azaroak 12
Azaroak 16
Azaroak 17
Azaroak 18
Azaroak 19
Azaroak 23
Azaroak 24
Azaroak 25
Azaroak 26
Abenduak 2
Abenduak 3