Larunbat musikalak 2023 Arabako Arte Ederren Museoan: Cañas hirukotea

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Urriak 7
  • Larunbat musikalak 2023 Arabako Arte Ederren Museoan: Cañas hirukotea

Larunbat musikalak formatu txikiko kontzertu eta ekitaldien zikloa urtean 10 kontzerturen formatura itzuliko da, kontzertu bat hilean, udan izan ezik.

2023ko Larunbat musikalak urtarrilaren 7an hasi ziren, haurrei bereziki eskainitako saio batekin. Haur kontzertu hori Arte Ederren Museoan egin zen, Eguberrietako magiari amaiera emateko. Edward Grieg-en Peer Gynt, Bortz boskotearen eta Ana Sarobe narratzailearen eskutik.

2023ko programazioa askotarikoa da, eta talentu gazteari bultzada eman nahi dio publiko berriak erakartzeko. Emakumezko artista eta konpositoreen aldeko apustua ere egiten du, bereziki eta sinbolikoki, martxoan eta azaroan.

Edizio honetan, bere garaian iragarritakoa betez, sailak duela 20 urte baino gehiagotik antolatzen dituen beka artistikoen laguntza jaso duten hainbat pertsonak hartuko dute parte.

Programak iazko berritasunari eutsiko dio: jarduera bat Arte Ederren Museoa ez den leku batean eta beste bat Antzinako Musikaren Astean.

Gainera, programaren azken proposamenari dagokionez, ikus-entzuleek programazioa aukeratu ahal izango dute aldez aurretik, “pianoa nahierara” izeneko apustu berritzaileari esker. Horrela ikus-entzuleek programazioan eragiteko eta iritzia emateko aukera izango dute.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana