"Marine Hugonnier: Landa-txostenak / Field Reports"

Bilbao 2023(e)ko urriaren 27(e)tik 2024(e)ko urtarrilaren 21(e)ra
  • "Marine Hugonnier: Landa-txostenak / Field Reports"
    "Meadow Report" ©Marine Hugonnier

Marine Hugonnier (Paris, 1969) Londresen bizi den artista eta zinemagile frantsesa da, eta haren obrak munduaren interpretazio-baliabideak aldatzea bilatzen du etengabe.

Horretarako, dokumental- eta fikzio-estrategiak erabiltzen ditu, erregistro bakoitzaren berezko anbioguotasunak aprobetxatuz. Azken hamarkadan egin dituen ekoizpenetan, esperimentu filmikoetan aurkitu izan du kontrapuntua prozesu sozialen zuzeneko behaketak; esperimentu horietan, irudiak hartzeko gailu tradizionala —pelikula, lentea eta kamera ezinbesteko elementutzat hartuta— fenomeno eta agente naturalen aurrez aurre jartzen da, eta irudikapenaren mugak bilatzen ditu. Meadow txostena (Meadow Report, 2021) izeneko obra berria egiteko, artista Givernyko lorategiko urmaelaren aurrean kokatu zen ilunabarrean; hau da, Claude Monetek sortutako landare exotikoen lorategi artifizialean —hantxe margotu zituen pintoreak bere nenufar ospetsuak bere bizitzako azken hamarkadetan, pixkanaka ikusmena galtzen zihoala—. Hugonnierrek funtsezko bi gai horiek jorratzen ditu paisaiaren erregistro kontenplatibo eta isilaren bidez: batetik, naturaren manipulazioa, eta, bestetik, hura behatzeko teknologiarekiko dugun mendekotasuna. Zuzeneko pertzepzioa bilatu nahian, pelikularen une jakin batean artistak lentea kameratik kentzen du, eta horrek xehetasun guztiak urdin kolore bizira itzaltzea eragiten du, kolapso kromatikoa. Piezaren izenburuak “meadow” (larrea) hitzaren esanahi literalarekin jolas egiten du, baita The Limits to Growth (1972) bezala ere ezagutzen den Meadows txostenaren erreferentziarekin ere, planetako baliabideen kontrolik gabeko erabilerak egungo klima-krisia eragingo zuela aurreikusi zuen lehen dokumentuetako bat, alegia. Hugonnierren pieza nagusi horrekin batera, beste film eta argazki batzuk ere egongo dira ikusgai. Guztiek ere agerian utziko dituzte, bai 103 aretoan bai Museoaren Entzungelako proiekzio-programan, artistaren azken aldiko praktika eta praxi filmikoaren inguruan duen ikuskera berezia.

Aretoa: 103
Komisarioa: Manuel Cirauqui

Marine Hugonnier
Meadow Report, 2021
35mm-ko filma, kolorea, soinua
Artistaren eskaintza
© Marine Hugonnier


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko urriaren 27(e)tik 2024(e)ko urtarrilaren 21(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • Lekua Guggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Guggenheim Bilbao Museoa

Non

Euskadi, auzolana