Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023
Simon Frank, jatorri juduko poloniarra, Argentinako erdialdeko Sivori herri txikira iritsi zen 1962an. Iritsi eta urte gutxira, egitura bitxi bat eraikitzen hasi zen eremuan: Polonian bizi zen etxearen berreraikuntza eszenografiko bat. Antzezlan bat antzezteko. Bizilagunak gonbidatu zituen ikustera. Eta bizilagunak bertan parte hartzen hasi ziren.
Antzerkigile eta zuzendari argentinarra, Pensottiren muntaiek aztarna ezabaezina uzten dute bere etengabeko esperimentazio formalagatik. Ez dio batere beldurrik hizkuntzak nahasteari, eta hain maisuki egiten du hori, ezen bere lanek beti eskaintzen baitiote kaleidoskopio deigarri bat ikusleari, mundu bat islatzen duena, gurea, hainbat estimuluk akuilatua eta setiatua.
Marcos Ordoñez El País egunkariko antzerki kritikariaren ustez, Mariano Pensotti "adimenaren, umorearen, antzerki-irudimenaren, galdera gorien, eskuzabaltasun narratiboaren eta interpretazio bizi-bizien bermea da".
Sarrerak: 2023/09/21eko 10:00etatik aurrera.
Antzerki abonamendua.
Iraupena: 110 minutu.
Informazio gehiago
Egilea: Grupo Marea (Argentina)
Testua eta zuzendaritza: Mariano Pensotti
Antzezleak: Rami Fadel Khalaf, Alejandra Flechner, Horacio Acosta, Susana Mampin, Pablo Seijo, Diego Velázquez
Musika: Diego Vainer
Musikaria zuzenean: Julián Rodríguez Rona
Eszenografia eta jantziak: Mariana Tirantte
Produkzio artistikoa: Florencia Wasser
Argiztapena: David Seldes