Badon* proiektua diziplinarteko hausnarketa artistiko eta sorkuntza kolektiborako sormen laborategia da. Euskal literatura, musika, arte plastiko nahiz irudizko, antzerki, dantza eta bestelako adierazpenen inguruan gorpuztu du bidea, artista garaikide desberdinek, diziplinen arteko zubiak eta elkarlanak bultzatuz.
Badon*en xedea genealogia kulturala errebisatzea, zalantzan jartzea eta osatzea da. Horretarako, bestelako euskal kanona, plaza publikoa eta genealogia ahalbidetuko duen mundua edo agertokia asmatuko ditu, espekulazioa eta jolasaren bitartez.
Opera garaikidea dugu Badon*, antzerki postdramatikoko kodeetan oinarritutakoa.