KORRIKA 2024: "BADON" opera garaikidea

Online 2023(e)ko azaroaren 1(e)tik 2024(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • KORRIKA 2024: "BADON" opera garaikidea

Badon "itzalean geratu diren gorputzen ahotsak plazara ekarri" nahi dituen proiektuak irabazi du Korrika-AEK kultur sorkuntzarako beka, antolatzaileek gaur iragarri dutenez, Maria Riverok, Amaia Merinok, Aguxtin Alkhatek, Yurre Ugartek eta Irantzu Lekuek osatutako epaimahaiak aho batez hala ebatzita.

Olatz Salvador Zaldua eta Ines Osinaga Urizar proiektuaren ordezkariak eskertuta agertu dira gaur, sariaren berri emateko egindako prentsaurrekoan, hamahiru egitasmoren artean irabazi dutela eta.

"Orain arte ertzetan egon diren ideiak, ahotsak, gorputzak eta abar erdigunera ekartzeko proposamena" da Badon proiektuarena, eta "diziplinarteko hausnarketa artistiko kolektiborako sormen laborategi bat" aurkeztu du horretarako baliabide gisa.

"Euskal literatura, musika, arte plastiko nahiz irudizko, antzerki, dantza eta bestelako adierazpenen inguruan gorpuztuko da bidea, artista garaikide desberdinek, disziplinen arteko zubiak eta elkarlanak bultzatuz", azaldu dutenez.

Hori aurkezteko moduari dagokionez, "prozesu horren bidean sortuko den ekoizkina emanaldi transmedia interdisziplinarra izango da: musika, antzerkia, arte plastikoak, ikus-entzuneko sorkuntza, literatura, dantza, bertsolaritza, argazkigintza, ilustrazioa, arkitektura…". 

23.000 euroko beka jasoko du egitasmoak, eta, ondo bidean, 2023ko azarotik 2024ko apirilera arteko tartean ikusi ahalko dugu emaitza, Korrika Kulturalaren programazioaren barruan.

eitb.eus

Laburrean

Euskadi, auzolana