HAZIARABA IN THE MAPPING 2023

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko azaroaren 4(e)tik 2023(e)ko abenduaren 28(e)ra
  • HAZIARABA IN THE MAPPING 2023

Hirugarren urtez jarraian, Gasteizen eta Arabako bederatzi udalerritan egingo dute Haziaraba in the Mapping jaialdia, Europa Creativa Mapping proiektuari amaiera emango diona. Bertako bazkideak dira, hain zuzen ere, Teatro Paraíso, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Vital Fundazioa.

Aurtengo edizioak programazio oparoa izango du:

  • Proposamen anitzez, jasangarriz eta emozioz bettako agertoki kulturala.
  • 6 urtez azpiko neska-mutilen eta haien familien estimulazio artistikorako esperientzia berezia.
  • Kultura garaikidea oinarri duen abentura berritzailea, arteen aniztasuna sentitzeko eta kulturaz gozatzeko.
  • Lankidetza publiko-pribatuko eredua, erakunde bakoitzaren kultura-planei lotutakoa.

Programazio eszeniko soilaz harago doan kontakizun hunkigarria eta harrigarria sortu nahi du Jaialdiak, topaketa, kontenplazioa eta esperimentazioa uztartzeko. Horrez gain, Haziaraba in the Mappingen azken muga da arteekiko lehen topaketetan haurrei laguntza ematea, norberaren sormena aberastuz, lengoaia artistikoak eskuratuta eta emozioak kudeatuta.

Haziaraba in the Mappingen helburuak audientzia berriak garatzearen ingurukoak dira eta Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren Kultura Planari eta beti Vital Fundazioak erakutsi izan duen Arabako lurraldearekiko konpromiso kulturalari lotuta daude.

Antzokien udal sarea

Antzerkiaren Nazioarteko Jaialdiak Italiako La Baracca konpainiaren Casa ikuskizunaren aurkezpena eta Teatro Paraísoren (Arabako konpainia 45. urteurrena ospatzen ari da) Lorategian ikuskizuna berriz emateko saioa jasoko ditu.

Hain zuzen ere, bi proiektu artistikoak Mapping proiektuari lotuta daude. Gainera, Frantziako Ma Compagnieren La fregona del Monsieur Mutt eta Kataluniako Creamoviment, Mercat de les Florsen Paisatges, estudi #1 lanak ere ikusgai izango ditugu.

Esperientzia artistikoa araban

Arabako Foru Aldundiak Arabako 9 udalerritan bultzatzen du jaialdi hau (Agurain, Amurrio, Aramaio, Dulantzi, Iruña Oka, Bastida, Laudio, Legutio eta Oion). Aurtengo edizioko programazioak Teatro Paraíso antzerki-konpainiaren bi ikuskizun biltzen ditu. Lehenengoa Dantzazekin elkarlanean sortutako dantza-ikuskizuna, EHUNA, izango da. Bigarrena, NOMADAK, Small Size Europako proiektu baitan sortutakoa da. Ikusmen Arteak Animazioko Minimachen aurtengo edizioak ordezkatuko ditu eta Bartzelonako Zinemaren eta Haurtzaroaren Jaialdiarekin elkarlanean prestatu da. Programazioa osatzeko, KUTXAK ASKATU tailerra eskainiko da; familiekin egindako praktika eszenikoko proposamena Sense [of] Sharing izeneko Europako beste proiektu batean sartuta dago.

Vital Fundazioa Kulturunea

Bigarren urtez jarraian, Vital Fundazioak jasoko du jaialdiaren atal bat. Vital Fundazioaren Kulturunean lau sorkuntza artistikoz gozatzeko aukera izango dute familiek: Alasombrita Teatroren Un trocito de lunaTyl Tyl Teatroren Porque do, porque siL’Horta Teatreren Croma eta Escena Miriñaqueren .

“Haur ikusleak” erakusketa

Erakusketa honek jaialdiaren aurreko edizioan aurkeztutakoari jarraipena emango dio. 20 herrialdetako 36 artistaren sorkuntza-lanak biltzen ditu eta Europako MAPPING proiektuan sartuta dago. Boloniako (Italia) Haurrentzako Nazioarteko Liburu Azokak sortu du (proiektuko bazkidea da). Haur ikusleen emozioak erakusten dituzte irudiek, agertokira begira dauden unean bertan, haien irudimena elikatzeko kalitatezko irudiak, soinuak eta hitzak jasotzen dituzten une horretan bertan. Erakusketa jaialdiaren egoitza diren bi gunetan antolatuko da: Vital Fundazioa Kulturunean eta Lakuako Gizarte Etxean.

Programa osorik (pdf)


Laburrean

Non