"3D INPRESIOA: DISEINATU, SORTU, ERAIKI"

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko azaroaren 16(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 28(e)ra
  • "3D INPRESIOA: DISEINATU, SORTU, ERAIKI"

3D INPRESIOA: diseinatu, sortu, eraiki

3D inprimaketa industrian, ingeniaritzan, osasunean, arkitekturan eta diseinuaren munduan abiadura handiz hazten den teknologia da.

Erakusketak 3D inprimaketaren teknika, ezaugarriak, aplikazioak, abantailak... ezagutarazten ditu. Argazki handiek, ikus-entzunezkoek eta 3Dn inprimatutako objektuen adibideek azalpen-panelak iditu, museoko ikusleen aniztasunera hainbat mailatan egokitutako hizkuntza didaktikoa erabiliz.

Erakusketa honekin, Hiria pentsatzea proiektua elikatzen dugu, museoaren programazioaren ardatzetako bat. Hirien eraldaketa eta etorkizuna modu kolektiboan pentsatzeko gonbita egiten duen proiektua da, ingurumenaren iraunkortasunari eta hirigintza sozialari dagokienez. Hiria pentsatzea erakunde bizidun gisa pentsatzen eta aurkezten duen proiektu bat da, begirada ez-konbentzionaletatik abiatuta, ikuspegi ugari barne.

3D INPRESIOA: diseinatu, sortu, eraiki 2023ko Mugak. Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren  programazioaren parte da 


Laburrean

Non