amarauna familientzako hilean behin egiten den programa bat da, hizkuntza artistiko ezberdinetara hurbiltzea proposatzen duena.
Saioetan dantza, musika, arte eszenikoak, antzerkia edo narrazioa elkartzen dira, eta helduek eta txikiek arteaz gozatzeko espazio bat eraikitzen dute.
Irailaren 21ean, 17:00etan
The Watching Machine. Macarena Recuerda Shepherd
Begiratzeko makinak, horrela deitzen zitzaien, XIX. mendean, ispilu eta obturadoreen bidez ilusioak sortzen zituzten objektu haiei. The Watching Machine izeneko lan honetan, kaxa eszenikoa bera da ilusioa sortzen duen makina.
Bertan, argiarekin, itzalekin eta islekin jolastuko gara, ilusioa zer den, antzezpena zer den eta antzerki-konbentzioa zer den esperimentatzeko. Publiko guztientzako lana.
Testurik gabeko performancea. Magialdiaren lankidetzarekin.
Urriaren 19an, 17:00etan
Begia galdu zuen elefantea. Boniface Ofogo
Elefante batek bere begia kendu ohi zuen ping-pongean jolasteko, harik eta egun batean ibai batean galtzen duen arte. Gertakari honetatik bizitza lezio garrantzitsuak ikasiko ditu.
Ipuin hau ere Afrikaren bihotzera egindako bidaia iniziatikoa bada, antzinako kondaira eta mitoen bidez.
Ipun-kontalaria, gaztelaniaz.
Azaroaren 16an, 17:00etan
Nunavut. NERI(H)ARI. Myriam Pérez Cazabón
Nunavut izenak "gure lurra" edo "gure indarra" esan nahi du.
Gurea, lurralde utopiko bat eraikitzeko saiakera da. Paisaia zuri eta koloretsuak zeharkatuz, maitasunaren, munstroen eta jolasaren bilaketan murgiltzera garamatzan haurtzarorako (itzulera) bidaia.
Haur eta helduei zuzendutako ipuin kontaketa harilkatua, gorputzen eta materialen mugimendutik, sonoritatetik eta plastikotasunetik kontatua.
Antzerkia eta danza, euskaraz (6 urtetik aurrera).
Abenduaren 14an, 17:00etan
Musika eta hitzarekin jolasten. Amorante
Amorante bere sorkuntza-laborategian. Familientzako kontzertua, non musikari honen instrumentuen soinuez zein abestien letrez gozatuko dugu.
Kontzertu berezi batean parte hartuko dugu.
Euskaraz.
4 urtetik gorako haurrentzat, heldu bat lagun dutela.
Sarrera doan, toki mugatua. Erreserba egitea gomendatzen da, 945 20 90 20 telefonoan (jarduera hasi baino hamar minutu lehenago arte gordeko dira erreserbak)