Durangoko Azoka 2023: "Lied koadernoa", Joserra Senperenaren diskoaren aurkezpena

Durango 2023(e)ko Abenduak 6
  • Durangoko Azoka 2023: "Lied koadernoa", Joserra Senperenaren diskoaren aurkezpena

Durangoko azokaren 2023ko egitarauaren barruan.

Lied koadernoan Joserra Senperena zazpi euskal idazleren olerkietan oinarritu da lied sorta bat konposatzeko: Mari Luz Esteban, Juan Luis Zabala, Leire Bilbao, Itziar Ugarte Irizar, Josu Goikoetxea, Goizalde Landabaso eta Jon Gerediaga.

Musikalki, erromantikoak- Schubert, Schumann-, XX. mendeko euskal konpositoreak -Sorozabal, Aita Donostia- eta gaur egungo musika uztartzen dira Senperenaren lan honetan.

Zuzenekoan, diskoan bezala, Maite Arruabarrena mezzosopranoa izango du ondoan.

 

Laburrean

Non