Durangoko Azoka 2023: "What The Future Wants"

Durango 2023(e)ko Abenduak 6
  • Durangoko Azoka 2023: "What The Future Wants"

Durangoko azokaren 2023ko egitarauaren barne.

Tactical Tech erakundeak, teknologiaren inguruko eztabaida gizarteratzeko proiektuak egiten duenak, gazteekin batera erakusketa interaktibo bat ko-sortu du. Erakusketa hau "What The Future Wants" deitzen da eta hainbat hizkuntzatan itzulia izan da. Eduki interesgarria duela uste dugu eta euskarara itzuli egin dugu Euskal hezkuntza komunitatearentzat. 

Erakusketak 4 gai nagusi lantzen ditu: mugikorren diseinu pertsuasiboa, datu biometrikoak, mugikorrak fabrikatzeko beharrezkoa den materia-ustiaketa eta Google-k egungo gizartean duen eragina. Teoria modu bisual batean aurkezteaz gain, hainbat dinamika prestatuta ditugu. Gure proposamena litzateke erakusketa. Material didaktiko hau hezitzaileentzat oso baliagarria izan daiteke. Izan ere, aurten indarrean jarri den Hezkuntza Lege Berriarekin, DBHn Teknologia eta Digitalizazioa derrigorrezko irakasgaia dago. Guk aurkeztuko dugun erakusketa ikasgelan erabiltzeko prestatuta dago ere. 
 

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko Abenduak 6
  • Lekua Landako Gunea
    Landako Etorbidea, 6
    Durango
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Landako Gunea

Non