Durangoko azokaren 2023ko egitarauaren barnean.
Parte hartuko dute: Mikel Mendizabal, Xabier Amuriza, Jesus Rubio eta Aritz Galarraga
Valter Tauliren ideietatik abiatuta, liburu honetan euskararen egungo egoera aztertzen da, baina ohikoa ez den ikuspegitik. Hizkuntzalari estoniarraren ustez, hizkuntzaren efizientziaren garrantzia ez da aski nabarmendu. Eta ez da egia hizkuntza guztiek konpetentzia komunikatibo berdina lortu dutenik beren alderdi guztietan: sintaxian, morfologian, hiztegigintzan, fonologian eta abar. Liburu honetara lau idazle bilarazi ditugu. Guztiek ideia pertsonalak badituzte ere, antzeko proposamenak aldarrikatzen dituzte: adibidez, aditzak sinplifikatzeko eta sintaxi eraginkorragoa garatzeko premia, bi baldintza horiek derrigorrezkoak baitira hizkuntza konpetente bat lortu ahal izateko.