Durangoko azokaren 2023ko egitarauaren barnean.
Musikari bat akustikoan eta bizpahiru irakurle.
BERRIAk 20 urte bete ditu ekainean eta 20 urte daramatza era berean Durangoko azokaren gaineko analisiak egin eta argitaratzen. Argitalpen bat egitera doa abendurako, 20 urte horietako analisien bilduma. Bilduma hori abiapuntu hartuta, analisi horien testu txatalen irakurraldi musikatua eskaini nahi du azokan. Musikariak 20 urte hauetako kantu hautatuen abesti txatalekin bosna minutuko lau pieza egingo ditu eta testuen irakurraldiarekin txandakatuko dira. Amagoia Mujika BERRIAko zuzendariak egingo dio sarrera ekitaldiari.