Aurten, bederatzigarren urtez jarraian, abenduaren 10eko Giza Eskubideen Eguna aldarrikatu nahi da Errenteriako Udaletik, eta horretarako jarduera ugariz osatutako programa zabala eskainiko da herritar guztiei zuzenduta, abenduaren 9tik 16ra (jarduera artistikoak, antzerkiak, erakusketa, solasaldiak, tailerrak eta abar).
Aurtengo edizioan, besteak beste, ondorengo gaiak landuko dira: landa-inguruneko emakume indigenak, migrazio-prozesuak bizi eta horien ondorioak pairatzen dituzten pertsonak, pobrezia eta kale-egoera bizi duten kolektiboak eta mundu mailan hainbat herrialdetan lankidetzan aritzen diren eragileak izango dira hizpide. Eskubide horien defentsan, aldarrikapenean nahiz urraketen salaketan jarriko dugu arreta diziplina artistiko anitzen bitartez, eta artista eta gonbidatu bereziak izango dira bertan.
Jardunaldien inguruko informazio guztia webgune honetan aurki dezakezu: https://herribizia.errenteria.eus/giza-eskubideak