"La Celestina"

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Abenduak 9
  • "La Celestina"

Calisto gazte noble eta dotorea Melibea dagoen baratzean sartu da, eta biziki maiteminduta geratu da harekin. Melibeak arbuiatu egin du, eta, Sempronio zerbitzariak aholkaturik, Celestinaren esku jartzea erabaki du Calistok, haren bidez Melibearen maitasuna lortzeko. Horrela hasten da Espainiako literaturak sortutako mito unibertsaletako bat, Fernando de Rojasek XV. mendearen amaieran idatzi zuena.

Galánek dioenez, egokitzapen honetan, ekintzaren dinamismoa, gatazken erritmoa eta denboraren joanaren azkartasuna lehenetsi ditu, obraren ideia nagusia islatze aldera: carpe diem, bizitzaren laburtasuna. Tragikomedia gazteei hurbiltzeaz gain, ikustera joaten direnen arimaren azala ukitu nahi du. Galánentzat “indar eta bizitzaz beteriko emakumea da, hitzaren bidez erakartzen duena”.

Komedia eta tragedia. Pertsonaia herrikoiak eta kultuak; nagusiak eta zerbitzariak; Erdi Aroaren amaiera eta Errenazimenduaren loratzea. Amodioa eta dirua munduaren motore gisa.

  • Artistak: Anabel Alonso, José Saiz, Víctor Sainz, Claudia Taboada, Beatriz Grimaldos, David Huertas.
  • Konpainia: Secuencia 3, Tentación, Saga, Teatre Romea
  • Egilea: Fernando de Rojas
  • Egokitzapena: Eduardo Galán.
  • Zuzendaritza: Antonio Castro Guijosa.

 

 

Laburrean

Non