Museoak Cristóbal Balenciagaren lanarekin lotutako ezagutza eta prozedura teknikoak transmititzeko bideak aztertzen dihardu duela zenbait urtetik hona. Hala, hezkuntza-programa bat sustatzen du bi helburu nagusirekin: batetik, getariar jostunaren lanaren alderdi immaterialaren garrantzia azpimarratzea, eta, bestetik, ezagutza hori modaren profesionalen belaunaldi berrien esku jartzea.
Ikastaro hauek, trinkoak eta praktikoak, museoan bertan egiten dira eta, era berean, tresna digitalek ahalbidetzen dituzten online prestakuntza-formula berriak. Programak hiru ibilbide planteatzen ditu: joskintza, fantasia eta brodatua. Eta maila desberdinak, proposatutako gaitasun teknikoak pixkanaka eskuratzeko aukera izateko.
Ikastaroen inguruko informazio guztia PDF honetan eskuragarri.