Bizkaiko Foru Museoen 2024ko eskaintza kulturala

Bilbao 2024(e)ko urtarrilaren 1(e)tik 2024(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • Bizkaiko Foru Museoen 2024ko eskaintza kulturala

2024ko programazioan 150 kultur jarduera baino gehiago, aldi baterako hamar erakusketa berri baino gehiago, zazpi programa berezi eta zazpi argitalpen berri izango dira. Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatutako sei museok, bi aretok eta lau enklabek osatuko dute 2024ko programazioa: Arkeologia Museoa (Bilbo), Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo), Euskararen Etxea, La Encartada Fabrika-Museoa, Museo del Txakoli-Txakolingunea, El Pobal burdinola, Ondare Aretoa, Rekalde Aretoa, Santimamiñe, Europako Herrien Parkea, Muñatones gaztelua eta Omako basoa. Eskaintza oso horri Foru Jauregia ezagutzeko bisitak gehitu behar zaizkio.

Programazio osoa duen katalogoa www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean deskargatu daiteke.

Foru guneen programazioak aldi baterako 16 erakusketa berri eskainiko ditu aurten, gure kulturaren eta ondarearen inguruan  antolatu direnak. Arkeologi Museoak "Neandertales. La Historia de la otra humanidad en los Pirineos Occidental" eskainiko du; bere Piezaz Pieza programaz gain, non bere bildumako piezak erakutsiko dituen,"La pieza Invitada: La Esfinge del Teatro de Mérida. PVRO TEATRO" aurkeztuko du Oiassoko Erromatar Museoaren eta Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoaren lankidetzarekin. Arrantzaleen Museoak "Bermeo. Portu Zaharra 1880-2024" aurkeztuko du; Euskal Herria Museoak aldi baterako hiru erakusketa izango ditu:"Todo mejora con la alimentación ecológica-Eko Lurra"; "Arturo Acebal Idigoras. Entre Euskadi y Argentina"; eta Sonia Ruedaren "Hitz politak". La Encartada Fabrika-Museoak bi aldi baterako erakusketa ditu programatuta: "Paisajes desvanecidos en el aire"; eta  "De la Cámara a la aguja", Euskal Museoak ekoizten duena.  Bakion Museo del Txakoli-Txakolinguneak urtean zehar lau erakusketa antolatuko ditu: "Txakomic"; "Mairin Mitchell: Euskaldunen Kronista Irlandarra"; "Bakioko Margozaleak" eta "Txakolina". El Pobaleko burdinolak "Señales del tiempo. Burdinaz forjatutako haize-orratzak" erakutsiko du Euskal Museoak utzitako haize-orratz bilduma batetik abiatuta. El Pobaletik gertu, Muñatones gaztelua dago; bertan erakusketa-unitate berri bat egongo da, ustez Abraham Cresques Mallorcako XIV. mendeko geografo eta kartografoak egin zuen mapamundi bat. Bilbon, Ondare Aretoak bi erakusketa izango ditu: "Clemente & Jesús Arraiz"; eta "D, Abraira". Gainera, Rekalde Aretoak Juan Carlos Eguillorren atzera begirakoa erakutsiko du.

Adin guztietako ikusleei zuzendutako programa hau osatzeko tailerrak, solasaldiak, bisita gidatuak, hitzaldiak, ibilbideak edo antzezpenak antolatu dira. Urtean zehar 150 jarduera baino gehiago antolatuko dira museo, areto eta foru guneetan. Jarduera guztiek ezaugarri komun bat dute: Bizkaiko kultura-ondarearen hainbat alderdi modu atsegin eta erakargarrian ezagutaraztea.

Aurten zenbait data berezi daude, eta horietan aparteko jarduerak egingo dira: Txakolin Museoa-Txakolingunearen hamargarren urteurrena; El Pobaleko Burdinolaren 20. urteurrena eta Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena.

Gainera, zazpi argitalpen berri aurkeztuko dira museoen eskutik: "Cuaderno n.º 13: Neandertales, La historia de la otra humanidad en los Pirineos occidentales"; "Gure Ondarea ezagutzen: Arrantza atzo eta gaur"; "Bermeo. Portu Zaharra 1880-2024"; "Arturo Acebal Idigoras. Entre Euskadi y Argentina" katalogoa; "El Txakoli"; "Señales del tiempo. Veletas forjadas en hierro."; eta "Cuaderno de campo de Luis Barreiro (1909-1917)".

Museoek eta foru-aretoek publiko orori zuzendutako aisialdi-programa bat eskaintzen dute. Interes historikoa duten museo, areto eta leku guztiek programa garrantzitsua dute,  ikasleentzat zuzenduta.

Urteko katalogoak, era berean, 2024an garatuko diren programa bereziak jasotzen ditu: Ibilbide historikoak oinez edo tren turistikoz, beste modu batean Bizkaiko ondare ezohiko eta ezezagunena ezagutzeko. Plan honetan gazteluak, herrixka gotortuak eta erromatar garaiko  hondakinak batzen dira, edertasun bereziko ingurune batean, hala nola Leako eta Barbadungo arroetan edo Urdaibaiko Erreserban. Bizkaiko Foru Jauregia bisitatzeko programa, edo Ondarearen Europako Jardunaldiak (jardunaldi horietan ehundik gora jarduera kultural garatzen dira urrian Lurralde osoan zehar); La Encartada Moda moda-ekitaldi paregabea da, La Encartada Fabrika-Museoa eszenatoki paregabean egiten dena; Museoen Nazioarteko Egunarekin Bizkaian dauden 40 museo baino gehiagoren museo-aberastasuna ikusarazten da; MusEkintza museoetan egiten den arte eszenikoen jaialdia; eta Ibiltari programa, hainbat kultur gunetan erakusteko prestatutako erakusketa ibiltariak eskaintzen dituena.

2024a askotariko eskaintza batekin iristen da, eta, gainera, museo guztietako erakusketa iraunkorrak ditu.

Omako Basoak bisita libreak eta bisita gidatuak eskaintzen jarraituko du urte osoan. Bi kasuetan beharrezkoa izango da aldez aurretik webgunearen bidez erreserba egitea. Bisita gidatuak larunbatetan izango dira, 11:00etan gaztelaniaz  eta 12:30etan euskaraz.

Bizkaiko Foru Jauregia astelehenetik larunbatera, aldez aurretik erreserbatuta, bisita daitekeen beste gune bat da. Bisitan Jauregiko korridore bereziak eta aretoak zeharkatzen dira eta Foru Erakundeak Bizkairako duen garrantzia ematen da ezagutzera.

bizkaia.eus

Laburrean

Non