Zinemagileen arteko elkarrizketak 2024 (egitaraua)

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko urtarrilaren 9(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 31(e)ra
  • Zinemagileen arteko elkarrizketak 2024 (egitaraua)

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak, Koldo Mitxelena Kulturunearekin batera, Zinegileen arteko elkarrizketak zikloaren hirugarren edizioa antolatu du, aurreko bi edizioen arrakasta oinarri hartuta. Negu Hurbilak taldea, Víctor Iriarte eta Carlos Muguiro, Elena Martín, Laura Ferrés eta Javier Macipe, Isabel Coixet eta Sara Mesa, JA Bayona eta Belén Atienza, Belén Funes eta Marçal Cebrián eta Isabel Herguera eta Pablo Berger izango dira aurtengo edizioan parte hartuko dutenak. Programa publiko guztiei irekitako zazpi saiotan antolatuko da eta Z365 atalaren -Zinemaldia urte osoan- eta Elías Querejeta Zine Eskolaren partaidetza ere izango du.

Ikasleei eta zaleei zuzendutako ikastaroan, zinegileak beren ohiko kolaboratzaileekin elkarrizketan ariko dira, film baten ekoizpenaren eta errealizazioaren ikusten ez diren alderdiak hobe ulertzeko gako berriak emateko.

Aurten, Zinegileen arteko Elkarrizketak Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuan izango da, Koldo Mitxelena Kulturuneko obrak direla eta. Programak bere alderdi pedagogikoa nabarmenduko du edizio honetan, eta prestakuntzaren eremuan sakontzeko aukera emango du. Horrela, nahi dutenek –eta aldez aurretik doako matrikula egin ondoren– Una semana programara joan ahal izango dute apirilaren 8tik 11ra. Programazioaren lanbidearen inguruko proiekzioak eta bestelako ekitaldiak biltzen dituen proposamena da. Era berean, plaza mugatuekin, martxoaren 4tik 7ra bitartean, Rick Prelinger artxibozain, zinemagile, idazle eta hezitzaileak emango duen tailerrera joan ahal izango dira. Tailer hori artxiboko ikus-entzunezko materialen inguruko esku-hartzeari eta muntaketari buruzko tailer praktikoa da.  Astebetez bertaratutakoekin lanean ariko da tokiko film artxiboetatik abiatuta, tailerraren amaieran lurraldeari buruzko film dokumental kolektibo bat osatzeko.

Gainera, matrikulatutako pertsonek Sail Ofizialeko edo Belodromoko proiekzioetarako bi gonbidapen jasoko dituzte Donostia Zinemaldiaren 72. ediziorako. Izena eman duten lehenengo 30 pertsonek, halaber, Donostia Zinemaldiaren argitalpenaren ale bat jasoko dute. 

Programa honen bidez, film baten ekoizpenean eta errealizazioan ezkutatzen dena hobeto ulertzeko gako berriak eskaini nahi zaizkio zinemazaleari. “Zinemagileen arteko elkarrizketak” programak aukera ematen digu zinema sorkuntzaren intrahistoria ezagutzeko, elkarrizketa formatu atsegin batean. Elkarrizketa guztietan, zinema lanbide kolektibo gisa hartzen da. Zinemagileaz gain, bertan izango da lankide bat -hainbat esparrutakoa izan daiteke: muntaia, interpretazioa, gidoia, ekoizpena-, belaunaldi bereko beste zinemagileren bat, edo abiapuntu edo kezka formal eta tematiko berak dituenen bat.

Saio guztiak 19:00etan egingo dira, Koldo Mitxelena Kulturuneko Santa Teresa komentuko ekitaldi-aretoan, eta dohainik izango dira.

 
gipuzkoa.eus

Laburrean

Non