Bilboko Udalak BILBOKO ZIRKUITUAren denboraldi berria abian jarriko du urtarrilaren 11n.
BILBOKO ZIRKUITUA Bizkaiko hiriburuko eta inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen udal ekimena da. Programa hau aukera bat da sortzaile eta antzerki-talde berriek euren lanak ikusleen aurrean antzeztu dezaten. Hiribilduan sortutako proposamen freskoenei eta egungoenei laguntzeko eremu egokiena da.
Hainbat gunetan –Altamira, Basurtu, Begoña, Errekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotza Udal Zentroak eta Solokoetxe Institutua– sortzaile berrien lanak eta hiriko antzerki-taldeak doanik egongo dira ikusgai, ostegunero, maiatzaren 9ra arte.
BILBOKO ZIRKUITUAren atal berri honetan parte hartuko dute: Compañía Edición Limitada, "Reza"-rekin; Intxartu Antzerki Taldea, "Las brujas de Salem"-ekin; Ibilka Teatro, "Cuando secuestramos al jefe"-rekin; Heyoka Clown, "Lo que me sale de la concha"-rekin; Nodulos Teatro, "Carmen"-ekin; I Need a Hero, "Sonata en mi menor"-ekin; Totum, "2113"-rekin; Iuris Tantum, "Hable con Montse"-rekin; Skené Teatro, "El salto de Léucade"-rekin eta Heyoka Clown, "Las Franciskas"-ekin. Gainera, aurten, bi taldek bi proposamen dakartzate: A Teatral, "Relax a trois" eta "Cercanías de ti" lanekin; eta Libélula Teatro, "La madre pasota" eta "La mujer sola" lanekin; eta horrez gain, AED Elkarteak euskarazko lana dakar "Ni eta nitarrak"-ekin.
2024ko kanpaina honetan, BILBOKO ZIRKUITUAn parte hartzen duten obra guztiak lehen aldiz aurkeztuko dira, Totum-en "2113" (martxoak 7) lana izan ezik, aurreko edizioan izandako arrakastaren ondoren zirkuitura itzuli baita.
Gainera, aurtengo hainbat lan egun bakar batean baino gehiagotan ikusi ahal izango dira. Horren adibide dira A Teatraleko "Relax a trois" eta "Cercanías de ti" lanak. Edizioa inauguratuko dute, urtarrilaren 11n eta martxoaren 21ean, 19:00etan, Errekaldeko Udaltegian.
Aipatzekoa da hitzordu bikoitza izango duen beste lan bat ere: Ibilka Teatroko "Cuando secuestramos al jefe". Ikusleek antzezlan honetaz gozatu ahal izango dute bai otsailaren 1ean bai apirilaren 18an, 19:00etan, Zorrotzako Udaltegian.
Nodulos Teatroren "Carmen" antzezlanak ere bi egun izango ditu ikusi ahal izateko, otsailaren 22an eta maiatzaren 9an, 19:00etan, Otxarkoagako Udaltegian. Azken hori edizioari itxiera emango diona izango da.