"Bab sebta", Randa Maroufiren erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko urtarrilaren 12(e)tik 2024(e)ko apirilaren 21(e)ra
  • "Bab sebta", Randa Maroufiren erakusketa

Randa Maroufi (Casablanca, 1987) artista frantziar-marokoarraren Bab sebta [Ceutako atea] (2019) lanak Maroko eta Espainiaren arteko (eta Afrika eta Europar Batasunaren arteko) lurreko hiru mugetako batean, Ceutan, gertatzen diren egoerak islatzen ditu. Milaka pertsona bizi dira muga horren bidegurutzean ateratzen dutenarekin, non kontrabandoko salgaien trafiko handia dagoen, Marokoko iparraldean prezio onean saltzen direnak.

Maroufik pertsona horietako batzuen ibilbideei jarraitu die, eta mugaren egunerokoa ikusi du. Muga horretan, Espainiako poliziak eta aduana-agenteek kontrola egiten saiatzen dira, pazientzia handiz muga zeharkatzeko zain dauden kontrabandisten estrategiei aurre eginez.

Estatu-nazioak bereizten dituzten mugak, oro har, kontrolaren eta porositatearen artean gutxi gorabehera kontrolatutako lekuak dira. Ceutaren kasuan, Maroufik salgaien eta pertsonen alde batetik besterako joan-etorrietan ikusten diren erritualen izaera ia performatiboa nabarmentzen du, eta baita horiek posible egiten dituzten elkarreragin eta negoziazioak ere. Hori da, hain zuzen ere, Maroufiren proiektu askoren abiapuntua: espazio jakin batzuetako harremanak egituratzeko modua eta pertsonak espazio horietan nola mugitzen diren.

Bab Sebta ez da film dokumental bat, bere kodeak dituen mugako espazio bat interpretatzeko modu bat baizik. Filmazio-estudio bihurtutako fabrika batean egindako film honetarako Maroufik Marokoren eta Ceutako enklabearen arteko joan-etorria egiten duten pertsonekin kolaboratu zuen, bi ikuspuntu erabiliz, bata zenitala, lurraldearekiko begirada urrun eta ustez objektibo batera bidaltzen duena; besteak berriz, aurrez aurreko hartualdiekin eginak, aukera ematen du eszenatoki horietako keinu, gorpuztasun eta materialtasunetara modu eraginkorrean hurbiltzeko.

--

Z aretoa zinema eta artea elkarrekin lotzeko modu berriak ikertzen dituen espazioa da. Ez da ziklo bat zinema-areto batean, ezta ohiko erakusketa bat ere. Museoan hirugarren espazio bat eraikitzen duen proiektu bat da, lurralde zinematografikora hurbiltzen diren artisten eta erakusketa-formatua aztertzen duten zinemagileen lanak erakusteko eta aztertzeko. Museoan mugimenduan dagoen irudia pentsatzeko sortutako programa da, ta narrazio-forma berriak bilatzen dituzten autoreak ezagutarazten ditu, historikoki hizkuntza zinematografikoa definitu duten konbentzioak, generoak eta kategorizazioak zalantzan jarriz.

artium.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko urtarrilaren 12(e)tik 2024(e)ko apirilaren 21(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara
  • Lekua Artium Museoa
    Frantzia Kalea, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Artium Museoa

Non