"Out of Control. Reports on the Atomic Bomb"

Bilbao 2024(e)ko urtarrilaren 23(e)tik 2024(e)ko ekainaren 26(e)ra
  • "Out of Control. Reports on the Atomic Bomb"

BBVA Fundazioak eta Arte Ederren Bilboko Museoak bideoartean sortzeko batera duten programaren esparruan, Out of Control. Reports on the Atomic Bomb aurkezten da, BBVA Fundazioak Beatriz Caravaggiori egindako enkargua. Filmaren ildo nagusia desklasifikatutako artxiboak dira, egindako esperimentuak zehatz-mehatz jasotzen baitituzte, baina, horrez gain, eraso nuklear baten aurrean babesteko herritarrei zuzendutako kanpainetako irudiak ere agertzen dira. Out of Control. Reports on the Atomic Bomb lanak aurrez aurre jartzen ditu esperimentu zientifikoen berezko doitasun, sofistikazio eta kontrolaren kontakizun aseptikoa eta lasterketa nuklearraren kontrolik ezaren irudia eta biktimen ahotsak.

Filma kanal anitzeko formatuan dago ikusgai, lau pantailarekin. Erabaki hori oso hausnartuta dago, eta sormen-bide berriak ikertzeko ahaleginean oinarritzen da: "Out of control lanean, artistoi beti gertatzen zaigun bezala, ikertu nahi izan nuen, beste urrats bat egin eta egiaztatu nahi nuen noraino eraman nintzakeen artxiboko materiala erabiltzeak, baina lau pantailatan. Hor arazo bati egin behar izan nion aurre: ikusleak nola hartu ahal izango duen hainbeste informazio, atzeraka egin gabe. Eta informazio bisuala onargarria izan zedin, egitura matematiko bat garatu nuen: gainjartzen diren planoak, binaka lotuta. Egia esan, bi diptiko hauetan, alde batetik 1. eta 3. pantailak erlazionatzen dira, eta bestetik 2. eta 4. pantailak. Horrek konplexutasun handia du: parekatzeko moduko irudiak aurkitzea, adibidez, plano bereko bi kamera-tiro, gainjartze hori egiteko adina irauten dutenak".

Izan ere, ohiko zinematografiari dagokionez, bideoartearen mintzairak narrazio honi zer ekarpen egiten dion azaltzeko orduan, Caravaggiok ñabardura hauek egiten ditu: "Gero eta lausoagoak dira ikus-entzunezkoen mintzairen arteko mugak. Beti izan da zinema esperimentala —niretzat gaur egun bideoartea deitzen dugunaren antzekoena dena—, eta bere ezaugarria da ez dela narrazioaren garapen konbentzional bat, eta esperimentatzeko aukera ematen dizula, baina nik ez dut esperimentatzen berez, baizik eta esan nahi dudana erakutsiko duten bide berriak bilatzeko. Baina nik ulertzen eta garatzen dudan moduan, bideoartean ez da dena sartzen, hor ez dut ordenarik eta zentzurik gabeko planoak jartzen; kontua da esperimentatzeko ahalmena handiagoa dela. Arazoa da gaur egun obra-mota hau zirkuitu zinematografikoetatik kanpo dagoela. Batzuetan publikoak ez duela ulertuko esanez justifikatzen da, baina nire ustez ez da horrela. Out of Control bezalako filmak publiko guztiaren eskura daude. Eta filmaz ari naiz, bideoartearen eta zinemaren arteko muga hausten duelako".

Filmaren hizkuntza naturala ingelesa da; desklasifikatutako dokumentuak, erabiltzen diren artxiboko materialak, hau da, lehengaia, ingelesez daude (bizirauleek japonieraz egiten dute), gaztelaniazko azpitituluekin.


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2024(e)ko urtarrilaren 23(e)tik 2024(e)ko ekainaren 26(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik larunbatera 10.00-20.00 // Igandea 10:00-15:00 // Asteartean itxita
  • Lekua Bilboko Arte Eder Museoa
    Museo Plaza, 2
    Bilbao
  • Zenbatekoa4,90 / 7 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Bilboko Arte Eder Museoa

Non