"You want it to be art and I want it to be magazine. HILARY LLOYDen eta MANY OF THEMen arteko elkarrizketa"

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko urtarrilaren 27(e)tik 2024(e)ko apirilaren 7(e)ra
  • "You want it to be art and I want it to be magazine. HILARY LLOYDen eta MANY OF THEMen arteko elkarrizketa"

MANY OF THEM: Orduan…

HILARY LLOYD: Mmm, nola helarazi nezake sorkuntza artistikoaren prozesura festa batean egotearen, dantzatzearen, klub batera joatearen, horren guztiaren prozesu sortzailea? 2022ko iraila zen. MANY OF THEMen hamar urteei buruzko erakusketa bat egin behar zenuten eta kolaboratzeko gonbidatu ninduzuen. Hasieratik argi izan dugu bizitzari, maitasunari, politikari, kulturari, arteari, zinemari, liburuei, aldizkariei, musikari, animaliei, jaiei, pornoari eta beste gauza askori buruzko gure topaketa eta elkarrizketa guztien emaitza gisa sortu nahi genuela. Lehenengo elkarrizketa horietako batean konturatu ginen zuek artearen inguruko ideiei buruzko erakusketa bat egin nahi zenutela, eta nik, ordea, guztiz aldizkaria zen erakusketa bat egin nahi nuela, aldizkari bat, aldizkaria, aldizkariak. Eta orduan? Nola txerta nezake nire lana honelako erakusketa batean? Zer egingo dugu besteenak diren objektu pila batekin — poltsa bat, giltzatako bat, irudi bat, janzteko arropa, koadro bat, ileorde bat — eta nola sartuko ditugu denak hor? Nola izan liteke artea eta aldizkaria aldi berean? Geroago, Donostian zuekin eta zuen katu COQUErekin izandako topaketa batean, eguzkipean eta pastel koloreko itsasoaren bista amaigabeekin, gure elkarrizketek gainezka egin zuten, eta aldizkari bat begiratzeko esperientziaren eta erakusketa baten barruan egoteko bizipenaren arteko tartea betetzea erabaki genuen. Hor, nonbait, You want it to be art and I want it to be magazine dago.

*HILARY LLOYDen eta MANY OF THEMen arteko elkarrizketa

 

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko urtarrilaren 27(e)tik 2024(e)ko apirilaren 7(e)ra
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan
  • Web Tabakalera

Non