"edonor denok inor ez. Euskal Herriko arte-hezkuntza instituzionalizatzeko prozesuak, 1978-1991"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko otsailaren 2(e)tik 2024(e)ko irailaren 1(e)ra
  • "edonor denok inor ez. Euskal Herriko arte-hezkuntza instituzionalizatzeko prozesuak, 1978-1991"

Erakusketa hau 2022an museoan aurkeztu zen Pentsatzeko leku bat. Arte-eskola eta -praktika esperimentalak Euskal Herrian, 1957-1979 erakusketa-proiektuaren jarraipen gisa planteatu da. Erakusketa hura 70eko hamarkadan, Bilboko Arte Ederren Goi Eskola sortu zenean gelditu bazen edonor denok inor ez erakusketak 1978tik 90eko hamarkadako lehen urte bitarteko aldia jorratzen du, eta Euskadiko arte-hezkuntzaren instituzionalizazio-prozesuei erreparatzen die.

Era berean, erakusketak arreta berezia eskaintzen dio Bilboko Arte Ederren Goi Eskola Fakultate bihurtu eta 1978an Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) sartu zeneko uneari. Baina baita eredu akademikoek gutxiago markatutako irakaskuntza bat eskatzen zuten ikasleen eskaerei eta eskolan lehenik eta fakultatean geroago parte-hartze zuzenagoa izatea eskatzen zuten beste euskal artista batzuen eskaerei ere.

Testuinguru horretan, gainera, UPV/EHUren Unibertsitate Hedapenerako Ikastaroak garatu ziren, Estatuko lehenengoetakoak izan zirenak, eta horien artean zegoen Luis María Iturrik zuzendutako antzerki-lantegia, bere ikasleak Akelarre konpainiako laguntzaile bihurtu zituena. Bilboko Errekalde auzoko bizilagunen ekimen gisa, Errekaldeko Herri Unibertsitatea sortu zen, lehen ikasturtetik prestakuntza artistikoa barne hartu zuena.

Urte horietan, mugimendudun irudiek gero eta garrantzi handiagoa hartu zuten, eta eremu horretako prestakuntza funtsezkoa bihurtu zen, Video Nou-k Bilboko Udal Aurrezki Kutxaren Kultura Gelan 1979an antolatutako Bideoari buruzko Informazio Asteak, 1982 eta 1984 bitartean garatutako Donostiako Bideo Jaialdiaren prestakuntza-programak eta 1988an Gasteizen Irudi eta Teknologia Berrien Zentroa (CINT) sortu izanak agerian uzten dutenez.

Ibilbide honek, izenburutik hasita, Juan Luis Moraza artistak Artelekun, Donostian, 1991n zuzendutako Cualquiera todos ninguno mintegia dakar gogora. Erakunde horrek 1987an ireki zituen ateak, eta paper garrantzitsua jokatu zuen, ez bakarrik ekoizpen-zentro gisa, baizik eta artistek eta teorikoek emandako ikastaro eta lantegien bidezko prestakuntza-gune gisa. Artelekun garatu ziren jarduerak izango dira Euskal Herriko arte-arloko hezkuntza-praktikei buruzko erakusketa sail honen hirugarren kapituluaren ardatz.

Komisarioak: Mikel Onandia, Sergio Rubira, Leire Vergara.

* [Irudia: Pedro Guasch, Anatomia-gela, Arte Ederren eskola, UPV/EHU, Sarriko, Bilbo, ca. 1980. Artistaren adeitasunez]

artium.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko otsailaren 2(e)tik 2024(e)ko irailaren 1(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara
  • Lekua Artium Museoa
    Frantzia Kalea, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Artium Museoa

Non