Gasteizko Udal Liburutegi Sarearen jardueren agenda: Gazte eta helduentzako egitaraua

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko otsailaren 2(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 23(e)ra
  • Gasteizko Udal Liburutegi Sarearen jardueren agenda: Gazte eta helduentzako egitaraua

Udal Liburutegi Sareak irakurzaletasuna bultzatzeko jardueren programa berria aurkeztu du publiko guztiei zuzenduta. Otsailetik maiatzera bitarte, gizarte-etxeetako liburutegietan 77 ekimen eskainiko dira.

Gazteentzako eta helduentzako jarduerak

Honako hauek dira gazteei eta helduei zuzendutako 40 jardueretako batzuk:

  • ‘Idazteaz beste’ literatura-topaketak: beste behin, Liburutegien Sareak euskal literaturarako eta euskarazko literaturarako gune propioa izatearen aldeko apustua egin du, idazketaz harago joanda, eta beste literatura-genero batzuetara zabalduz eta publiko berrietara iristen saiatuz. Horretarako, Mikel Ayerbe Suduperen laguntza izango dute. Literatura Konparatuan eta Literatur Ikasketetan doktorea, EHUn irakaslea, literatura-kritikaria eta, batez ere, irakurzale amorratua da. Denboraldi honetarako bi proposamen antolatu dira: martxoaren 13an, 19:00etan, Zabalganan ‘Zinemaz, ahozko tradizioaz eta musikaz’ eskainiko dute eta, maiatzaren 15ean, 19:00etan, Pilarren, ‘Memoriaren antzerkia, antzerkiaren memoria’ Ainara Gurrutxagarekin (‘Dejabu’ panpinen laborategiaren sortzailea eta gaur egun ‘Dona’ opera garaikideko aktore-artista) eta Olatz Gorrotxategirekin (antzerki-irakaslea, ikerlaria eta gaur egun antzokietan ikusgai dagoen ‘Mierda de ciudad’ lanaren egilea) batera.

  • Liburuen aurkezpena: Garbiñe Larrearen‘Sendabelarrak’ (euskaraz). Liburuak ingurumenaren aldeko erabakiei buruzko istorioak, bidaiak eta zientzia elkartzen ditu. Klima-larrialdiaren eta aniztasunaren galeraren moduko arazoak askatasun eta sormen gehiagorekin lan daitezkeela erakutsi nahi du.

  • Tailerrak eta hitzaldiak: gune hauetan interes sozialeko eta osasunarekin eta ongizatearekin lotutako hainbat gai jorratuko dira: gose emozionala, estresa eta antsietatea, adibidez. Generoarekin lotutako beste gai batzuk ere hizpide izango dituzte: musikaren munduko kristalezko sabaiak edo emakumeak zientzian, adibidez. Maskotentzako eta haien elikadurarako tokia ere egongo da. Bestalde, zaletasun mota guztientzako era guztietako tailerrak ere egongo dira: alezko apaingarriekin edo larruarekin liburu-markagailua egitea, Zentangle-ko hastapenak, errotulazioaren inguruko lehen ezagutzak, ukelelea jotzea… euskaraz zein gaztelaniaz izango dira.

  • Beste ekintza batzuk: Europako gazten edo olioaren dastaketak, kafe-dastaketa, musika, bakarrizketa bat, gazteentzako scape-roomeko saioak, olerkien irakurketa musikatua, kakorratz-lana oinarritzat hartuta belaunaldi arteko topaketa BIZANekin elkarlanean…

Gasteizko Udal Liburutegi Sarearen jardueren agenda: Gazte eta helduentzako egitaraua, 2024ko otsailetik maiatzera bitartean (pdf)


Laburrean

Non