Kalitatezko espazio publiko baten alde, bide-bizikidetza seguru eta jasangarriaren alde
STOP VIOLENCIA VIAL elkarteak “IKUSI ETA IKASI” erakusketa ibiltariaren II. edizioa jarri du abian, kalitatezko espazio publiko baten alde, bide-bizikidetza seguru eta iraunkorraren alde.
Izen bereko Argazki Lehiaketan oinarrituta, proiektu hau gauzatuta lortu nahi den helburua da gure gizartearen kontzientziazioan laguntzea, mugikortasun aldetik bizi dugun aldaketa-egoeraren inguruan. Aldaketa hau gure bizitzan funtsezkoak diren beste gai batzuekin estuki lotuta dago, hala nola bide-segurtasunarekin eta ingurumen-iraunkortasunarekin.
Elkarteak erakusketa baliatu nahi du mugikortasun aktibo eta arduratsu baterantz aldaketa sustatzeko, bide-segurtasun handiagoa sortu eta horrela giza bizitzen galera murrizteko asmoz.