Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2024

Eibar 2024(e)ko otsailaren 14(e)tik 2024(e)ko martxoaren 21(e)ra
  • Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2024

Otsailaren 14an hasiko da Eibarko Antzerki Jardunaldi arrakastatsuen 47. edizioa eta martxoaren 21ean emango zaio amaiera. Jardunaldiak programa zabal batekin datoz betiko eszenatoki nagusietara: Coliseo antzokia eta Eibar-Ermua Unibertsitateko Hezkuntza Esparruko antzokia. 

Guztira 22 konpainia pasatuko dira 2024ko Antzerki Jardunaldietatik. 25 emanaldi izango dira eta haietatik 8 euskaraz. Gainera, lan bat kalean eskainiko da.

Lekim Animazioak konpainia arduratuko da Eibarko kaleetan Antzerki Jardunaldien zabalkundea egiteaz. Aurtengo kartela Gorka Aizpurua Serrano eibartarrak diseinatu du.

Aurretiazko salmenta

Antzerki Jardunaldietarako sarreren salmenta urtarrilaren 27an hasiko da, bai aurrez aurre Coliseo antzokian, bai modu birtualean. Sarrerak modu presentzialean erosteko aurretiazko hitzordua hartu beharko da hilaren 25ean eta 26ean. Eta modu birtualean www.kutxabank.es webgunean eskuratu ahalko dira. Halaber, funtzioak baino ordubete lehenago erosi ahalko dira sarrerak Coliseoaren leihatilan bertan. Aplikatuko diren deskontuak hauxek izango dira:

- Coliseoaren Laguna txartela dutenentzat, 5 eurotik gorako prezioetarako: Tarifa normala, 15 euro (Coliseoaren Laguna txartelarekin, 10,50 euro) eta 12 euro (8,50 Coliseoaren Laguna txartelarekin).

- Coliseoaren Laguna txartela erakutsi beharko da sarreran.

EGITARAUA

Otsailak 14:

Otsailak 15:

Otsailak 17:

Otsailak 18:

Otsailak 19:

Otsailak 21:

Otsailak 22 eta 23:

Otsailak 24:

Otsailak 27:

Otsailak 28:

Martxoak 1

Martxoak 2

Martxoak 3

Martxoak 4

Martxoak 7

Martxoak 9

Martxoak 10

Martxoak 11

Martxoak 14

Martxoak 15

Martxoak 17

Martxoak 18

Martxoak 19

Martxoak 20

Martxoak 21

 
eibar.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana