"Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea"

Bilbao 2024(e)ko otsailaren 16(e)tik 2024(e)ko irailaren 15(e)ra
  • "Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea"
    Claes Oldenburg and Coosje van Bruggen. "Soft Shuttlecock", 1995

Bigarren Mundu Gerratik aurrera eta hirurogeiko hamarkadaren zati batera arte, Estatu Batuetan gorakada ekonomiko azkarra bizi izan zuten, eta kontsumismoaren kultura handitzen joan zen. Artista batzuek beren lanetan, inguruko merkantilismoari erantzuteko, masen kulturako irudiak sartu zituzten, eta beren sorkuntzetan metodo industrialak imitatzen (edo parodiatzen) zituzten teknika berriak hartu zituzten. Lan horiek Pop Artea izekoaren barruan kokatzen dira, eta iturri moduan erabiltzen dituzte aldizkari merkeak, publizitate-hesiak, iragarkiak, pelikulak, telebista eta komiki-zerrendak. Roy Lichtenstein eta Andy Warhol bezalako artistek alde batera utzi zuten New Yorkeko Eskolako estetikaren keinuaren bat-batekotasun bereizgarria, eta inpresio komertzialaren eta masa-ekoizpenaren logika inpertsonala islatzen zuten lanak sortu zituzten.

Guggenheim Museoaren eta Pop Artearen arteko harremana honen hasieran hasi zen. Zehazki, 1963ko Six Painters and the Object erakusketak —Lawrence Alloway komisarioak “pop” terminoa sortzen lagundu zuen berrogeita hamarreko hamarkadaren amaieran— instituzioen baliozkotzea ekarri zuen une kritiko batean. Hurrengo hamarkadetatik aurrera, Guggenheim Museoak autore aitzindariei eskainitako monografiko garrantzitsu batzuk antolatu zituen; tartean, egile hauek zeuden: Jim Dine, Roy Lichtenstein, Claes Oldenburg, Robert Rauschenberg edo James Rosenquist. Aldi berean, mugimendu horren adibide ikonikoen bilduma bat eraikitzen joan zen.

Pieza historikoez gain, erakusketan obra berriak sartuko dira pop-aren ondarea aztertzen duten artista garaikideen eskutik. Artista horiek pop-aren formak eta hiztegiak erabiliko dituzte kontsumismoaren lengoaia bezalako gaiak kritikatzeko eta politizatzeko.

Erakusketa hau Solomon R. Guggenheim Museum-aren funts esanguratsuekiko erakusketen artean kokatzen da. Erakusketa horiek Kudeaketa Hitzarmena berritzeko kontratuan aurreikusita daude, eta orain arte aurkezpen garrantzitsuak egin dira; hala nola, honako hauei eskainiak: Parisko Eskola, Thannhauser Bilduma, Vasily Kandinsky edo Jean Dubuffet.

Aretoak: 201, 202, 203, 204 Eta 208
Komisarioak: Joan Young Eta Lauren Hinkson

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko otsailaren 16(e)tik 2024(e)ko irailaren 15(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 10:00-20:00. Uztaila eta abuztuan, astelehenetik igandera: 10:00-20:00
  • LekuaGuggenheim Bilbao Museoa
    Abandoibarra Etorbidea, 2
    Bilbao
    Web
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Ikusi agenda Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbao

Non